Claude Bernard-Hornerren sindromeahipotalamo, burmuin enbor, bizkarrezur muin lepoko goiko gongoil sinpatiko, plexu sinpatiko perikarotideo edo orbitako nerbio ziliar luzeen mailan lepoko nerbio-sistema sinpatikoko osagaietakoren batean gertatutako lesioren baten adierazpen klinikoa da.
Miosi, sasiptosi (Müllerren giharraren paralisiaren ondorio den ptosi arina) aurpegi erdiaren anhidrosi, enoftalmos, eta, batzuetan, konjuntibako injekzioan datza. Manifestazio guzti hauek lesioaren alde berean gertatzen dira (homolateralak dira).