Edukira joan

Hornikuntza kate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hornikuntza katea, edo hornidura-katea, produktuak sortu eta kontsumitzaileengana iristeko beharrezko prozesu eta jardueren multzoa da. Lehengaien hornitzaileekin hasten da eta azken bezeroarengana iritsi arte doa. Bidean logistika, baliabideen kudeaketa eta produktu edo zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko lan egiten duten eragile guztiak koordinatzen dira.

"Hornidura-katearen" kontzeptua 1950eko eta 1960ko hamarkadetan hasi zen garrantzia hartzen, globalizazioaren hazkundearekin eta masa-produkzioaren hazkundearekin. Ford eta Toyota bezalako enpresak aitzindariak izan ziren ekoizpen eta banaketa-prozesuen optimizazioan, eta horrek kostuak eta entrega-denborak nabarmen murriztea ahalbidetu zuen. Kontzeptua aldatuz joan zen denborarekin, batez ere 1990eko hamarkadatik aurrera, nazioarteko merkataritzaren hedapenarekin eta komunikazioaren eta informazioaren kudeaketaren teknologia berrien garapenarekin.

Hornikuntza katean parte hartzen duten osagai ezberdinak

Osagai nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko hornidura-kate bat elkarri lotutako hainbat maila edo osagaik osatzen dute, haien artean, aipagarrienak hurrengoak dira:

Lehengaien hornitzaileek: produktuak sortzeko oinarrizko materialak edo baliabideak hornitzen dituzten erakundeak dira. Hauek izan daitezke lehengai naturalak (adibidez, egurra edo metala) edo jada fabrikatutako materialak, beste produktu konplexuago batzuk egiteko erabiltzen direnak.

Fabrikazioa edo ekoizpena: materialak jasoratzen direnean produktu bukatuak sortzeko prestatu edo aldatzen dira.

Banaketa: behin produktuak bukatuta, banatzaileei handizkariei, kontsumitzaileengana iristeko bidaltzen dira. Horretarako, biltegiratzea, garraioa eta logistika lanak funtsezko elementuak bihurtzen dira.

Azken kontsumitzailearentzako salmenta: hornidura-katearen azken maila kontsumitzailearentzako salmenta-puntua da. Hori denda fisikoetan, merkataritza elektronikoan edo txikizkako beste edozein banaketa-kanaletan gerta daiteke.

Eskariaren kudeaketa eta atzeraelikadura: garrantzitsua da hornikuntza-katea diseinatuta egotea merkatuaren eskaerei erantzuteko eta ekoizpena eta banaketa doitzeko, beharrezkoa den heinean. Gainera, kontsumitzaileen iritziak, inkestetan edo salmenten analisietan jasotzen direnak, prozesua arintzen eta hobetzen laguntzen dute.

Hainbat hornikuntza-kate mota daude, eta industriaren eta prozesuaren konplexutasunaren arabera aldatzen dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Hornidura-kate tradizionalak: fabrikazio eta banaketa-prozesu linealak eta sekuentzialak dira.
  • Hornidura-kate arinak: malgutasunean eta merkatuko eskariaren edo baldintzen aldaketetara azkar egokitzeko gaitasunean oinarritzen dira.
  • Hornikuntza-kate globalak: hornikuntza-kate globalek eraginkortasuna handitzen dute baina aldi berean arriskuak sor ditzakete, hala nola atzerapenak edo hornidura arazoak.
  • Hornidura-kate iraunkorrak: prozesu osoan ingurumen eta gizarte-inpaktua murriztu nahi dutenak, ekoizpenetik kontsumora arte.

Hornidura-kate baten kudeaketa eraginkorrak hainbat erronka ditu aurrez aurre, besteak beste:

  • Etenaldiak eta hondamendi naturalak: hornikuntza-kateetan hondamendiak gerta daitezke, hala nola lurrikarak, uholdeak edo pandemiak, produktuen ekoizpena eta banaketa eteten dutenak.
  • Globalizazioa eta arrisku geopolitikoak: nazioarteko merkataritza-akordioek, tentsio politikoek edo muga-zergen politikek hornidura-kate globalei eragin diezaiekete, ondasun-fluxuen jarraitutasunerako arriskuak sortuz.
  • Berrikuntza teknologikoa: prosezuak optimizatzea ahalbidetzen digu (teknologia berriak, adimen artifiziala eta kudeaketa sistema berriak osatzen dituzte).
  • Jasangarritasuna: iraunkortasuna gero eta gehiago azpimarratzen denez, enpresek beren hornidura-kateak kudeatu behar dituzte, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta kate osoan lan-baldintzak hobetzeko.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hornikuntza katea oso garrantzitsua da eskualdeko industria eta ekonomiaren garapenerako. Euskal enpresak, tokiko hornitzaileak nazioarteko merkatuarekin konektatzen dituzten sare konplexuak erabiltzen dituzte, hain zuzen ere, automobilgintza, makineria eta elikadura bezalako sektoreetan. Azkenik, Euskadik azpiegitura logistikoan eta enpresen arteko elkarlanean inbertitu du Europa industria-gune garrantzitsua bihurtuz.

^ Christopher, lambord (2003). Logistics & Supply Chain Management. Pearson Education. 2016.

^ Lambert, Charles. Issues in supply chain management. 2000. pp. 65–83. ^ Gonzalez Jimenes, Liam (2017). "Issues in supply chain management". Industrial Marketing Management,.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]