Edukira joan

Horst Wessel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horst Wessel

Bizitza
JaiotzaBielefeld, 1907ko urriaren 9a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Weimarko Errepublika
HeriotzaBerlin, 1930eko otsailaren 23a (22 urte)
Hobiratze lekuaSt. Marien- und St. Nikolai-Friedhof I (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaLudwig Wessel
AmaMargarete Wessel
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKöllnisches Gymnasium (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaSturmabteilung
Corps Normannia Berlin (en) Itzuli
Corps Alemannia Wien zu Linz (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0921804 Musicbrainz: 6bd56fc3-d31a-49ee-bc4d-0b4e0cb0145d Discogs: 791082 Find a Grave: 22156 Edit the value on Wikidata

Horst Ludwig Georg Erich Wessel (Bielefeld, Westfalia, 1907ko urriaren 9a - Berlin, 1930eko otsailaren 23a) Alemanian "Alkandora Arre" esaten zitzaien erakunde naziaren buruzagi gazte bat izan zen. 1930ean hil zuten, eta alderdia nazionalsozialistaren propagandak martiri bihurtu zuen eta haren irudia erabili zuen hurrengo urteetan. Wessel ezaguna da gainera «Die Fahne hoch» abestiaren egilea izan zelako, gerora «Horst-Wessel-Lied» izena eman zitzaiona.

DNVP alderdi eskuindarra izan zen Wesselen lehen militantzia, baina 1926 inguruan militante «erradikalegia» bihurtua zen DNVPrentzat, eta horregatik alderditik kanporatzeko erabakia hartu zuten. Urte berean Wesselek bat egin zuen NSDAP alderdi nazionalsozialistarekin) eta bere erakunde paramilitarrarekin, Sturmabteilung delakoarekin (SA).

Wessel musikaria ere bazen, schalmei tresna tradizionala jotzen zuen, eta abestiak sortu zituen. Borroka abestia delako abesti batentzako hitzak sortu zituen, gerora Horst-Wessel-Lied izenarekin ospetsu bihurtu zutena naziek, Wessel hil ondoren.

1930eko urtarrilaren 14an, 22:00ak aldera, Wesselek tiro bat jaso zuen buruan, Friedrichshainen, Berlingo aldirietan. Joseph Goebbels propagandaren buruzagi naziak, zeinak Wessel pertsonalki ezagutzen zuen, bertehala zabaldu zituen mezuak esanez erasoa burutu zutenak «azpigizaki komunista degeneratuak» zirela. Wessel otsailaren 23an hil zen ospitalean, ospitalean zegoela hartutako septizemia baten ondorioz. Hogeita bi urte zituen.

Albrecht Höhler delako bat atxilotu zuten egile gisa, KPD alderdi komunista alemaneko adar paramilitarrekoa zen, baina motibazio politikoaz gain, beste hipotesi bat bada. Erna Jänicke prostituta zen Wessel naziaren neskalaguna, eta haren esplotazio edo erabilpenaren inguruko afera izan zitekeen, Höhler ere proxeneta baitzen, eta neskalagunaren ezaguna gutxienez. Jänicke izan zen Höhler tirokatzaile gisa identifikatu zuena.[1]

Höhler zazpi urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten, eta ustezko beste zazpi kolaboratzaile zigor txikagoetara. Höhler espetxe batean zela, SA-ko komando batek atera egin zuen 1933ko irailaren 20an, eta Karl Ernst SAko buruzagia presente zela erail egin zuten.

Sinbolismoa propaganda nazian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naziek bilakatu zuten Wessel beren propagandarako martiria, Goebbelsek aukera hori berehala ikusi zuelarik.[2] [3]

Wessel San Nikolas hilerrian ehortzi zuten Berlingo Prenzlauer Berg auzoan. Sobietarrek naziak garaitu eta Berlin konkistatu zutenean 1945an, txikitu egin zuten hilarria, baina hilobia aurkigarri geratu zen, naziaren aitarena ondoan baitzegoen. Ehorzketa lekua 1990eko hamarkadan neonazien erromesaldi politikoetarako tokia bihurtu zen. 2002an talde anonimo batek jakinarazi zuen hilobitik Wesselen hondakinak atera zitutela, eta Spree ibaira jaurti zituztela. 2013an, hilerriko arduradunek beste indusketa bat egin zuten, eta han oraindik zegoen burezurra erretiratu zuten, baita Wessel aitaren hilarria kendu ere.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Flakin, Nathaniel. (2024-05-14). «The killing of Horst Wessel: Uncovering a Berlin Nazi murder mystery» The Berliner (kontsulta data: 2025-09-11).
  2. ↑ https://www.bloomsbury.com/uk/making-of-a-nazi-hero-9780857721563/
  3. ↑ (Ingelesez) Baird, Jay W.. (1982-10-01). «Goebbels, Horst Wessel, and the Myth of Resurrection and Return» Journal of Contemporary History 17 (4): 633–650.  doi:10.1177/002200948201700404. ISSN 0022-0094. (kontsulta data: 2025-09-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]