Horus Krokodilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horus Krokodilo
Faraoi

Bizitza
Jaiotza?
Heriotza? ( urte)
LeinuaEgiptoko aro protodinastikoa
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Horus Krokodilo, ziuraski, Egiptoko aro protodinastikoko gobernari bat izango zen, historialarien artean eztabaidatzen den kontua den arren.

Horus Krokodilo, beharbada, egiptoar errege sistemaren sustraiak sortu ziren garain biziko zen, Naqada III kultura bezala ezagutzen den garaian. Garai honetan, hesp (nomo greziarren baliokideak) izeneko zenbait lurralde banaketa zeuden. Horietako bakoitzak, bere animalia edo landare sakratu propioa zuen, lurraldeko ikurra edo totema zena. Ikurra, tokiko buztingintzako gauzak eta pitxerrak apaintzeko erabiltzen zen.

Nomoek, halako batean, bi erresuma boteretsu sorrarazi zituzten, Goi Egipto eta Behe Egipto, lehenak hogeitabi nomo, eta, bigarrenak, hogei zituelarik. Estatu bakoitzak bere gobernari propioa zuen. Bata bestearen atzean, hamahiru gobernari egon ziren Nejenen, horietatik batzuk baino identifikatu ez direlarik. Interpretazio batzuen arabera, gobernari hauetako bat, Horus Krokodilo izan zitekeen.


Aurrekoa
Horus Ka
Egiptoko faraoia
Egiptoko aro protodinastikoa
Ondorengoa
Horus Eskorpioi II.a