Hosni Mubarak
Muhammad Hosni Sayyid Mubarak (arabieraz: محمد حسنى سيد مبارك; Muḥammad Ḥusnī Sayyid Mubārak) (Kafr-El Meselha, 1928ko maiatzaren 4a - ), politikari eta militarra da, 2011ko otsailaren 11ra arte Egiptoko Arabiar Errepublikako presidente izan zena. 1975ean presidenteorde bilakatu ondoren, Anwar el-Sadat ordezkatu zuen hau 1981eko urriaren 6an erail zutenean[1]. Agintaldirik luzeena du Mehmet Ali Pasharen garaietatik. Politikan sartu baino lehen, Egiptoko Aire-Armadaren ofiziala izan zen.
1981ean, Anuar el-Sadat Egiptoko presidentea hil eta gero Hosni Mubarak boterera iritsi zen. Bitartean armadako buruzagia izan zen[2].
2011ko urtarrilean, Mubarakek bere agintaldiaren aurkako herri-matxinada geldiarazi nahi zuen[3]. Baina azkenean herritarren protesta, mobilizazio eta presioaren ondorioz, 2011ko otsailaren 11n kargua utzi eta boterea Indar Armatuetako buruzagitzaren eskuetan utzi zuen. Arabiar Emirerri Batuetara ihes egin zuen.[4]
2012ko ekainean, protestetan hildako 800 pertsonen heriotzagatik bizi guztiko espetxe zigorra jarri zioten baina ustelkeriagatik absolbituta geratu zen[2].
2013ko urtarrilean, Egiptoko Apelazio Auzitegiak eten egin zuen bizi guztiko espetxe zigorra. Horren ordez, beste epaiketa bat egiteko eskatu zuen. Maiatzean, ekin zioten epaiketari baina beste epaile talde batekin. Abuztuan, fiskalak etxeko atxiloaldia baimendu eta Maadiko ospitalera eraman zuten Mubarak[2].
2014ko maiatzean, hiru urteko espetxeadia jarri zioten iruzurra egiteagatik. Azaroan, manifestarien hilketengatik absolbitu egin zuten[2].
2015eko urtarrilean, diru publikoa bere egiteagatik Mubaraki jarri zitzaion zigorra baliogabetu zuen auzitegiak; epaiketa berriz egiteko atea irekiz[2].
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Hosni Mubarak, Biografías y Vidas, 2004, http://www.biografiasyvidas.com/biografia/m/mubarak.htm.
- ↑ a b c d e «KRONOLOGIA», Berria, 2014-01-14, http://www.berria.eus/paperekoa/1825/020/447426/2015-01-14/kronologia.htm.
- ↑ «Egypt Calls In Army as Protesters Rage», New York Times, 2011-01-29, http://www.nytimes.com/2011/01/29/world/middleeast/29unrest.html.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mubarak abandona Egipto y viaja a Emiratos Árabes Unidos, El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2011/02/12/internacional/1297499393.html. Noiz kontsultatua: 2011-2-12.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hosni Mubarak ![]() |
Aurrekoa Anwar el-Sadat |
Egiptoko presidentea![]() 1981 - 2011 |
Ondorengoa Mohamed Morsi |
|
|