Hospitality Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hospitality Club
Datuak
Motahospitality service (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2000
webgune ofiziala

Hospitality Club (HC), literalki abegi kluba esan nahi duena, internet bitartez ezagutzen den komunitatea da. Webgunea: hospitalityclub.org da. Helburu nagusia, bidaiariak laguntzea izan da beti. Couchsurfing erakundeak ospea hartu zuenean, garrantzia galdu zuen, baina, gaur egun, irekita jarraitzen du eta mota horretako bigarren komunitate handiena dela esaten da.

Erabiltzaileek webgunean erreferentziak utzi ditzakete.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ideia berdintsua izan zuten erakundeak sortu ziren XX. mendeko bigarren erdian eta XXI. mendeko lehen urteetan. Hauetako bat Polonian sortu zen: Hospex erakundea (gaur egun desagertua). Hitchhiking community izan zen mota horretako beste erakunde bat (baita gaur egun desagertua ere).

Erakundea, Veit Kuhne deituriko ikasle batek sortu zuen 2000ko uztailean. Lehen urteetan denbora asko irauten zuen pertsona berri batek erakundean sartzeko eta lehenengo bi edo hiru urteetan komunitateak ehundaka pertsona besterik ez zituen izan. Claudio Pachiegak sistema hobetu zuen 2002 urtetik aurrera. Sei urte geroago, komunitateak 155.000 erabiltzaile zituen. 2013 urtean, 200 herrialde desberdinetako 500.000 erabiltzaile inguru zituen. Milioi bat pertsona elkartzeko helburu dauka orain komunitateak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]