Hospizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint Christopher 2005ean.

Hospizioa (ingelesez hospice) medikuntza paliatiboak eskaintzen duen baliabide bat da, gaur egun bereziki herrialde anglofonoetan zabalduta dagoena. Historikoki, kontzeptua aldatzen joan da XI. mendetik: hasieran babesetxe moduan funtzionatzen zuten gaixo, zauritu eta hiltzear zeudenentzat, baina baita bidaiari eta erromesentzat ere. Kontzeptu modernoa ordea zainketa aringarriak edo paliatiboak barne hartzen ditu, hala ospitale berezi edo bestelako zentroetan nola gaixoen etxeetan ere, XVII. mendetik aurrera baina batik bat 1950eko hamarkadan garatu da Cicely Saundersen eskutik, Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Australian baina baita munduko beste herrialde batzuetan ere.

Saint Christopher Hospizioa erreferentziazko zentroa Londresen zabaldu zuten 1967an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]