Hou Yifan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hou Yifan
Hou Yifan 4 September 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Nanjing eta Xinghua1994ko otsailaren 27a (23 urte)
Herrialdea  Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
Heziketa Peking University
Lanbidea
Lanbidea xakelaria
Hou Yifan 2013an.

Hou Yifan (txinera tradizionalez: 侯逸凡; pinyinez: Hóu Yìfán; 1994ko otsailaren 27a) txinatar xake jokalaria da eta Nazioarteko Maisu Handia. Emakumezkoen egungo munduko xake txapelduna da, eta txapelketa titulu hori lortzen inoizko gazteena (16 urterekin). Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratzen inoizko emakume gazteena ere bada.

Emakumezkoen Txinako Xake Txapelketa irabazi zuen 2007an eta 2008an.

Lau aldiz irabazi du Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (2010, 2011, 2013 eta 2016an).

Hou Yifan munduko ehun jokalari onenen artean egotea lortu duen hirugarren emakumea da, Judit Polgár eta Maia Txiburdanidzeren ondoren. Emakumezko jokalarien zerrendan lehen postuan dago eta jardunean den emakumezko xake jokalari onentzat hartua da, gainerako aurkariekiko alde handiz.

FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, hurrengo urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi zuen[1]. Horrenbestez, txapeldun titulua galdu zuen 1017ko Munduko Txapelketa Tan Zhongyi txinatarrak irabaztean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)"Chessgames"

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hou Yifan Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Aleksandra Kosteniuk
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2010-2012
Ondorengoa
Anna Uxenina
Aurrekoa
Anna Uxenina
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2013-2015
Ondorengoa
Maria Muzitxuk
Aurrekoa
Maria Muzitxuk
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
2016-2017
Ondorengoa
Tan Zhongyi