House on Haunted Hill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
House on Haunted Hill
House on Haunted Hill.jpg
Filma
Jatorrizko izena House on Haunted Hill
Urtea 1959
Generoa beldurrezko zinema
film dramatikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 75 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) William Castle
Gidoigilea(k) Robb White
Antzezlea(k)
Vincent Price
Alan Marshal
Elisha Cook Jr.
Carolyn Craig
Carol Ohmart
Julie Mitchum
Richard Long






Ekoizpena
Ekoizlea William Castle
Robb White

Edizioa Roy V. Livingston
Argazki-zuzendaria Carl E. Guthrie
Kanpo loturak

House on Haunted Hill (euskaraz Sorgindutako Muinoko Etxea) 1959ko William Castle estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Vincent Price, Carol Ohmart, Elisha Cook, Carolyn Craig, Alan Marshal, Julie Mitchum eta Richard Long aktoreek antzeztu zuten.

1999an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, baita Return to House on Haunted Hill (2007, Sorgindutako Muinoko Etxerako Itzulera) jarraipena ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Frederick Loren (Vincent Price) aberats xelebreak Annabelle (Carol Ohmart) emazteak hala eskatuta bost ezezagun alokatutako etxe batean festa batera gonbidatu ditu.

Festan daudela, Lorenek gonbidatuei etxean gau pasa eginez gero bakoitzari 10 mila dolar emango dizkiela aipatuko die. Halere, iraganean etxe horretan hainbat hilketa basati jazo ziren, gainera sorgindua dagoenaren zurrumurruak ere badaude.

Bost gonbidatuak honakoak dira: Lance Schroeder pilotua (Richard Long), Watson Pritchard (Elisha Cook), etxearen jabea, iraganean bere anaia bertan eraila izan zen; David Trent (Alan Marshal), psikiatra; Ruth Bridgers, egunkariko zutabegilea (Julie Mitchum); eta Nora Manning (Carolyn Craig), Bere familia aurrera ateratzeko Lorenentzat lan egiten duen idazkaria.

Gonbidatuak iristean, Lorenek etxean gau osoz giltzapetuak egongo direla azalduko die, ez argindarrik, ez telefonorik gabe, etxea utziz gero hitzeman dien dirurik emango ez diela ere ohartaraziko die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: House on Haunted Hill Aldatu lotura Wikidatan