Howardena Pindell
| Howardena Pindell | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Filadelfia, 1943ko apirilaren 4a (83 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Suedia Japonia India New York |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bostongo Unibertsitatea Philadelphia High School for Girls (en) Yale School of Art Yale Unibertsitatea Boston University College of Fine Arts (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Sewell Sillman (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, artista bisuala, ilustratzailea eta artista |
| Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
| Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa Stony Brookeko Unibertsitatea Yale Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | American Abstract Artists (en) Art Workers' Coalition (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Presbiterianismoa |
| howardenapindell.org | |
Howardena Pindell (Filadelfia, 1943ko apirilaren 4a) artista afroamerikarra da.[1] Bere lanak ehundura, kolorea, egiturak eta artea egiteko prozesua arakatzen ditu; askotan politikoa da, gurutzatzen diren arrazakeria, feminismo, indarkeria, esklabotza eta esplotazio auziak jorratzen ditu. Soka, lurrin, purpurina eta postalak erabiltzen ditu pinturetan; ohikoak ez diren materialekin aritzeagatik da ezaguna. 1972an A.I.R. Gallery-ren sortzaileetako bat izan zen, Estatu Batuetako emakume artisten lehen arte-galeria kooperatiba.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Howardena Pindell 1943ko apirilaren 4an jaio zen Filadelfian, Pennsylvanian.[1] Bere gurasoak Howard eta Mildred (Lewis) Douglas izan ziren. Pindell neskentzako Filadelfiako bigarren hezkuntzako eskolan graduatu zen. Txiki-txikitatik arte figuratiboko klaseetan nabarmendu zen Filadelfiako Arteen Unibertsitatean, Fleisher Art Memorialean eta Tyler Arte Eskolan.[3]1965ean Bostongo Unibertsitatean graduatu zen arte ederretan eta arte aplikatuetan, eta Yaleko Unibertsitatean lortu zuen Arte Ederretako maistratza, 1967an. Massachusettseko Arte eta Diseinu Fakultateko eta New Yorkeko Parsons The New School for Designeko ohorezko doktoretzak ere baditu.
1967an, Pindell New York hiriko Arte Modernoko Museoan (MoMA) hasi zen lanean, Estanpa eta Liburu Ilustratuen Sailean.[4] Horrela, MoMAn lanean jarraitu zuen 12 urtez (1979ra arte) askotariko zereginetan; besteak beste, erakusketa-laguntzaile, komisario-laguntzaile eta kontserbatzaile laguntzailea.[5][3]
1972an, Pindellek A.I.R. Gallery sortu zuen beste batzuekin batera, Estatu Batuetan emakume artistentzat sortutako lehen galeria izan zena. Hogei artista sortzailekide ziren, tartean Nancy Spero, Agnes Denes, Barbara Zucker, Dottie Attie, Judith Bernstein, Harmony Hammond, Maude Boltz, Louise Kramer eta beste batzuk.[2] Lehenengo bileran, 1972ko martxoaren 17an, Pindellek iradoki zuen galeriari "Eyre galeria" deitzea, Charlotte Brontëren Jane Eyre eleberriari erreferentzia eginez. [8] Artistek galeriari "A.I.R Gallery" deitzea erabaki zuten, "Artistak egoitzan" deitu beharrean.[2] Leku horri esker, emakume artistek euren erakusketak kudeatu ahal izan zituzten, beren lanarekin arriskatuz, galeria komertzialek egiten ez zutena.[2]
1970eko hamarkadaren erdialdean, atzerrira bidaiatzen hasi zen hizlari eta irakasle gonbidatu gisa. 1975ean, Indian Madraseko Arte eta Ofizioen Kolegioan honako mintegia eman zuen: "Arte estatubatuarra eta beltz amerikarra gaur egun: inkesta historikoa", eta Osloko Arte Akademian, Norvegian, 1976ean: "Artista beltzak, Amerikako Estatu Batuak".[6]
1977an, Estanpa eta liburu ilustratuen saileko kontserbatzaile leguntzailea izan zen. Gauak bere piezak sortzen eman zituen, museoak antolatutako erakusketa ugaritan inspirazioa lortuz, batez ere African Textil and Decorative Arts erakusketan aurkeztutako museoko Akan Batakari tuniken bilduman.
1995 eta 1999 bitartean irakasle bisitari gisa lan egin zuen Yaleko Unibertsitateko arte sailean. 1979tik 2018ra arte irakaslea izan zen New Yorkeko Stony Brook Unibertsitatean.[7]
Estilo artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967an Yaleko Unibertsitatean graduatu ondoren, Howardena Pindell New Yorkera joan zen, eta han abstrakzioaz eta collage-az interesatzen hasi zen, Nancy Murata graduondoko ikaslearen lanean inspiratuz.[3] 1970eko hamarkadan, aparteko estilo bat garatzen hasi zen, puntuen erabileran oinarrituta eta minimalismoa eta puntillismoa gogorarazten dituena.[8] Puntuekin egindako lanetik abiatuta, Pindell haritz-paperaren txatar-zirkuluak erabiltzen hasi zen, bere lan puntillisten ekoizpenetik sortutakoak. David Bourdon-ek hau idatzi zuen: "1974an, Howardena Pindellek hiru dimentsioko puntillismo-forma pertsonalagoa garatu zuen, horretarako konfeti-formako disko ugari ebakitzeko zulagailu bat erabilita, eta bere argazkien gainazalean sakabanatzen, aldez aurretik pentsatuta. 1973ko izenbururik gabeko marrazki collage batean, artistak eskuz zenbakitutako 20.000 paper-puntu baino gehiago erabiltzen ditu errenkada bertikalak eta horizontalak osatzeko, baretasun erritmikoz, ordena eta kaosa bateratuz".[3]
1969an, Pindell American Drawing Biennial XXIII erakusketan parte hartzeagatik aintzatetsi zuten Norfolk Museum of Arts and Sciences delakoan. Geroago, 1972an, Atlantako Spelman Collegen izan zuen lehen erakusketa garrantzitsua.[6] 1973an, zirkuluekin egindako lana goraipatu egin zuten A.I.R. Gallery (Artist-En-Residencia) SoHon, non bere estiloa tinkotzen joan zen "pintura abstraktu handien" bidez adierazteko.[3]
1970eko hamarkadan, Pindell-en lanek eragin handia izan zuten Black Power eta mugimendu feministarena, baita MoMAn eguneroko lanean eta atzerrira (bereziki Afrikara) egindako bidaietan ezagututako arte modu berriena.[9] Arte afrikar tradizionalarekin liluratu zen (MoMAn eta Brooklyngo Arte Museoan erakutsia), eta kodifikazio eta metaketarako praktika artistiko afrikarrak bere lanean islatzen hasi zen.[3] Perlak, adarrak, maskorrak, ilea eta erpeak bezalako objektuak zituen arte afrikarrari erreparatuz, artista elementu gehigarriak txertatzen hasi zen, bereziki papera, lentejuelak, akrilikoa eta koloratzaileak.[3]
1973an, Pindell "Video Drawings" seriean hasi zen lanean.[10] Sendagilearen aholkuari jarraiki, Pindellek telebista bat erosi zuen bere estudiorako, lanean ordu luzerik ez egiteko.[10] Pixkanaka-pixkanaka, pantailako argi artifiziala interesatzen zaio, eta azetatoan zenbaki txikiak idazten hasten da. Gero, bere marrazkiei argazkiak atera zizkien. Esperientzia horien ondorioz, lan sail bat sortu zuen, bere marrazkiak kirol-ekitaldiak, albistegiak, eta hauteskundeei buruzkoak ziren.[10]
1979an, Pindellek auto-istripu larria izan zuen, eta, ondorioz, memoria galera handia.[11] Puntu horretan, bere lana askoz autobiografikoagoa bihurtu zen, neurri batean, sendatzen laguntzeko ahalegin gisa.[9] Autobiography izeneko bere pinturan, errekuperazioari buruzko zortzi pinturaren zati bat zena, erdigunean bere gorputza jarri zuen. Pieza horretarako, bere buruaren ingerada bat ebaki eta josi zuen collage aberats bateko mihise puska handi batean.[12] Lagunen eta bere laneko bidaien postalen bilduma egiten ere hasi zen; askotan, margotu aurretik moztu eta muntatzen zituenak. Postalak erabiltzen zituen oroimena lantzeko, auto istripuan galdutako memoria.
1980ko hamarkadan zehar, identitate-adierazpenekin lan egiten jarraitu zuen bere pinturaren bidez, batez ere identitate anitzen onarpenean; izan ere, Afrikako, Europako, Seminoleko, Erdialdeko Amerikako eta Afrokaribeko sustraiak konbinatzen zituen herentzia bat baieztatu zuen. Etnikoki judua, kristau moduan hezia.[12] Tarte horretan, bere artikuluak ere gero eta politikoagoak bilakatu ziren, emakumeen arazoak, arrazakeria, haurren abusua, esklabotza eta HIESa jorratuz.[4]
1980an, Free, White and 21 izeneko bideo bat egin zuen, non ileorde ilehori batekin, betaurreko ilunekin eta buru gainean galtzerdi zurbil batekin emakume zuri baten karikatura bailitzan agertzen zen, bere bizitzan zehar esperimentatu zituen arrazakeria kasuez hitz egiten zuena.[5] Laster hasi zen artearen munduko arrazakeriari ikuspegi partikular bat eskaintzen, eta gai horrekin idatzi ugari argitaratu zituen. 1980an, mugimendu feministaren barruan ere arrazakeriaren presentzia bazegoela modu irekian heldu zion A.I.R. Gallery-n erakusketa bat antolatuz, Dialectics of Isolation: An Exhibition of Third World Women Artists of the US. Geroago, ohartu zen, halaber, maiz hautatua izan zela emakume beltz gisa erakusketa baterako, artista talde bateko adibide sinbolikoa. Ondoren, berak eta Carolyn Martinek belaunaldi arteko emakume beltzen kolektibo bat sortu zuten, "Entitled: Black Women Artists" izenekoa, eta ordutik nazioarteko talde bihurtu zen, ziurrenik Pindellen etengabeko bidaia eta hitzaldiei esker.[6][9] Urteetan zehar, bost kontinenteetan izan zen eta Japonian, Suedian eta Indian bizi izan zen denboraldi luzez, aldi berean lan berriak ekoitzi eta arrazakeriari eta komunitate artistikoari buruzko hitzaldiak / idatziak eman zituen.
1980ko hamarkadan, Pindell luzatu gabeko mihiseak lantzen ere hasi zen. Eskala handiko lan batzuek distantziatik erabat zuri ikustearen efektu bera zuten, baina, berez, koloretako paper-puntu ñimiñoz, lentejuelaz eta pinturaz osatuta zeuden. Pindellek bere margoak ikustearen esperientzia hori bere identitatearen zuritzearekin konparatu zuen, artearen mundurako atseginagoa egiteko. Hala ere, kritikak ere jaso zituen, lan hau ez zelako itxuraz erabat politikoa izan. Une horretan, bera ere bideoko marrazkiak eta zulaketa-lanak konbinatzen hasi zen; zulatzaile indibidual bakoitzari zenbakiak gehitzen hasi zen eta ilara oso ordenatuetan antolatu zituen.
1990eko hamarkadan, Pindellek oroitzapenezko margolan sorta bat aurkeztu zuen, non bere gorputzaren silueta «esklaboen salerosketa» hitzez estalia zegoen. Azken sail horrek Hegoafrikari buruzko aurreko lan bat gogorarazten zuen. Haren gainean oihal zatitu bat zegoen, zakarki josia eta “Interrogation” hitza gainean pausatua.[9]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Free, White, and 21 (bideoa, 1980)
- The Heart of the Question: The Writings and Paintings of (saiakera, 1997)
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brooklyn Museum
- Corcoran Gallery of Art, Washington D. C.
- Everson Museum of Art, Syracuse, New York
- Fogg Art Museum, Harvard University, Cambridge, Massachusetts
- Heckscher Museum of Art, Huntington, New York
- Henie-Onstad Kunstsenter, Høvikodden, Norvegia
- High Museum of Art, Atlanta
- Louisiana Museum of Modern Art, Kopenhage
- Metropolitan Museum of Art, New York
- Mint Museum of Art, Charlotte, Ipar Carolina
- Museum of Contemporary Art, Chicago
- Museum of Fine Arts, Houston
- Museum of Modern Art, New York
- National Academy Museum, New York
- National Gallery of Art, Washington D. K.
- Newarkeko Arte Museoa, New Jersey
- Pennsylvania Academy of the Fine Arts, Filadelfia
- Philadelphia Museum of Art
- Roy R. Neuberger Museum of Art, Purchase College, New Yorkeko Estatu Unibertsitatea
- Smithsonian Museum of American Art, Washington d. K.
- The Studio Museum in Harlem, New York
- Virginia Museum of Fine Arts, Richmond
- Wadsworth Atheneum, Hartford
- Walker Art Center, Mineapolis
- Whitney Museum of American Art, New York
- Yale University Art Gallery, New Haven, Connecticut
- Zimmerli Art Museum, Rutgers, New Jerseyko The State University, New Brunswick
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «CLARA - Base de datos de mujeres artistas» wayback.archive-it.org.
- 1 2 3 4 «History» A.I.R..
- 1 2 3 4 5 6 7 Barnwell, Andrea. (1996). «Been to Africa and Back: Contextualizing Howardena Pindell’s Abstract Art» International Review of African American Art 13, no. 3.
- 1 2 «Howardena Pindell» Howardena Pindell.
- 1 2 «Howardena Pindell Biography - Selected works» biography.jrank.org.
- 1 2 3 Howardena Pindell. 2015, 272-273 or..
- ↑ «Alumni - Department of Art Reception with Howardena Pindell» calendar.stonybrook.edu.
- ↑ «Artist Spotlight: Howardena Pindell» Broad Strokes: The National Museum of Women in the Arts' Blog 18 de enero de 2018.
- 1 2 3 4 Mira Schor, Emma Amos, Susan Bee, Johanna Drucker, María Fernández, Amelia Jones, Shirley Kaneda, Helen Molesworth, Howardena Pindell, Collier Schorr and Faith Wilding. (1999). «Contemporary Feminism: Art Practice, Theory, and Activism--An Intergenerational Perspective» Art Journal Vol 58, No. 4 pp. 8 - 29 doi:..
- 1 2 3 «Screen Interactions: Howardena Pindell’s Video Drawings by Olivia Gauthier - BOMB Magazine» bombmagazine.org.
- ↑ «Howardena Pindell: What Remains To Be Seen» MCA.
- 1 2 «The artist in search of self: Howardena Pindell. - Free Online Library» www.thefreelibrary.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pindellen biografia Stony Brook Unibertsitatean (ingelesez)