Howland uhartea
| Howland uhartea | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | ezezaguna |
| Garaiera | 5 m |
| Mota | insular area of the United States (en) |
| Luzera | 2,8 km |
| Zabalera | 0,8 km |
| Azalera | 2,6 km² |
| Eponimoa | George B. Worth (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 0°48′24″N 176°36′59″W / 0.80666666666667°N 176.61638888889°W |
| UTC ordua | UTC−12:00 |
| Honen parte da | Ameriketako Estatu Batuak |
| Kokapena | Ozeano Barea |
| Uharte multzoa | |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
| Leku geografikoa | Fenix uharteak |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | +1942-01-31T00:00:00Z $2 eta +1941-12-08T00:00:00Z $2 |
Howland uhartea (ingelesez: Howland Island, ˈhaʊlənd ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuen menpe dagoen uhartetxo bat da; administratiboki, Ameriketako Estatu Batuen lurralde gehitugabeetako bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu Federalak zuzenean kudeatua, nahiz eta AEBko parte ez den. Honoluluren hegoaldean eta handik Australiarako erdibidean dago.
Howland uhartean inor ez zen bizi, Ameriketako Estatu Batuek 1857an eurentzat aldarrikatu zutenean, nahiz eta lehenagoko polinesiar asentamenduen froga arkeologikoak dauden. Estatubatuarrek eta britainiarrek XIX.mendearen amaierara arte ustiatu zituzten bertako guano gordailuak. Bigarren Mundu Gerran instalazio militarrak egon ziren, eta gatazkaren amaieran bertan behera utzi zituzten.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekari historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepide batzuek eta beste artefaktu batzuek lehenagoko polinesiar presentzia adierazten duten arren, uhartean ez zen inor bizi, Estatu Batuek 1857ko Guanera Uharteen Legearen arabera aldarrikatu zutenean. 1935ean kolonizazio saiakera bat hasi zen, Hawaiiko lau biztanle gazterekin. Inguruko Baker uhartean eta Jarvis uhartean antzeko proiektuak hasi ziren, baina Bigarren Mundu Gerrak eten egin zituen eta uharteak abandonatu egin ziren.
Amelia Earhart pilotu estatubatuarrak 1937an munduari itzulia emateko asmoz egindako hegaldian erregaia hornitzeko geldialdietako bat izan behar zuen Howland uharteak. Ginea Berritik aireratu zen, baina ez zen iritsi helburura. Erregaia amaitu eta bere hegazkina itsasora erori zela uste da. Horregatik, uhartea "Amelia Earhart inoiz iritsi ez zen uhartea" bezala ere ezagutzen da.

Funts Publikoen zati bat pistak egiteko erabili zen, irlan asfaltatu gabeko pista batzuk ere eraiki ziren, makineriarako soilik erabiliko zirenak.
Bertan inor ez denez bizi, ez da ordu-eremurik ezarri Howlanden. Hala ere, Ordu-eremu Koordinatuaren (UTC) baino 12 ordura dagoen ordu-eremuan dago, Nazioarteko Data-lerroa deiturikoan. Izan ere, Howland eta inguruko Baker Island dira ordu-eremu horretan dauden bi lurralde bakarrak.
Ordu-eremu hori AoE (ingelesez: Anywhere on Earth, «Lurreko edozein tokitan») akronimoaz ere ezagutzen da. Izen hori planetako edozein lekutan epe bat amaitzen dela adierazteko erabiltzen den konbentzioa da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Barearen iparraldean dago. Klima ekuatoriala du, prezipitazio gutxirekin, etengabeko haizearekin eta eguzki beroarekin. Lurra baxua eta hareatsua da. Uharteak ez du edateko urik. Baliabide natural bakarra guanoa da.

Mendebaldeko kostaldeko hondartza erdian itsasontziak aparkatzeko eremu bat dago, baita egunez itsasargi bat ere. Uhartea 2 urtean behin bisitatzen du AEBko Arrain eta Fauna Zerbitzuak.[2]
Earhart itsasargia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonoek Earhart itsasargia eraiki zuten. Hareharri zuriz eraikia zegoen, marra beltzez margotuta. Itsasargia Bigarren Mundu Gerran suntsitu zuten Japoniako erasoek, baina 1960ko hamarkadaren hasieran berreraiki zuten.

2000. urtean, itsasargia eraisterako zerrendatua izan zen, hamarkadatan margotu gabe zegoelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Carvajal, Guillermo. (2017-09-11). «Ningún día se acaba hasta que termina en la Isla Howland» La Brújula Verde (kontsulta data: 2023-12-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2018-08-10). «Isla Howland: lo que no sabes sobre esta hermosa isla del Océano Pacífico» Conozcamos Todas Las Islas Que Hay En El Mundo (kontsulta data: 2023-12-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
