Hrazdaneko Zubi Handia
Hrazdaneko Zubi Handia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Armenia |
City or town in Armenia | Erevan |
Koordenatuak | 40°11′29″N 44°28′56″E / 40.1914°N 44.4822°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1956 |
Inaugurazioa | 1956 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Grigor Aghababyan (en) |
Materiala(k) | hormigoia |
Dimentsioak | 60,5 () × 335 () × 115 () m |
Gurutzatzen du | Hrazdan ibaia |
Ondarea | |
Hrazdaneko Zubi Handia (armenieraz: Հրազդանի Մեծ կամուրջ) edo Kieviar zubia (armenieraz: Կիևյան կամուրջ) Erevan hiriburuan dagoen arku-zubi bat da, Armenian.[1]
Hiriaren erdigunetik 4'5 km-ko distantziara dago eta Erevango bi barruti lotzen ditu, Arabkir barrutia eta Ajapnyak barrutia.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez zegoen zubi zaharra bota eta Grigor Aghabababyan arkitektoak diseinatu zuen berria. 1949an hasi zituzten eraikuntza lanak eta 1956an inauguratu zuten. Ondasun kulturala izendaturik dago.[2]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arku bakarra duen zubia da. Guztira 335 metrotako luzera du eta arkuak berak 115 metrotakoa. Hrazdan ibaiaren arroila zeharkatzen du eta 60,5 metrotako altuera dauka.[1] Hortik datorkio zubiari izena.
26 metrotako zabalera du eta autobidea igarotzen da gainetik.
Inguruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubiaren inguruan Karen Demirchyan konplexua dago. Estalitako estadio bat da eta kirol lehiaketez gain kontzertuak eta bestelako ospakizunak egiten dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «ONE WAY TOUR» onewaytour.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).
- ↑ «Monuments - Հուշարձաններ» web.archive.org 2018-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-21).