Hua Mulan
| Hua Mulan | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bozhou, |
| Herrialdea | Han dinastia Liang dynasty Sui dinastia Northern Wei Jin dinastia Tang dinastia |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | soldadua eta poeta |
| Gradua | ezezaguna |
Hua Mulan (txineraz: 花木蘭; Bozhou, Txina, V. mendea) gudaria da. Txinako kondaira ezagun bateko protagonista da. Gerrariz mozorrotu zen neska gazte bati buruzkoa da istorioa. Armadan sartu zen, inbaditzaile nomaden aurkako gerrara joateko aita ordezkatzeko eta horrela aita salbu egoteko. Lana VI. mendean egin zen, Tang dinastiak Txina gobernatzen zuenean. Jatorrizko kantu-bilduma galdu egin da, baina geroagoko bertsio bat gordetzen da, Guo Maoqianek XI. mendean bildutako poema liriko eta baladen antologia batean sartua. Ez dakigu baladak oinarri historikoa duen ala ez. Hua Mulan Jin Guliang-en Wu Shuang Pu delakoan agertzen da (無雙 譜, Heroi paregabeen taula).
Artizarreko krater batek bere izena darama.[1]
Legenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioan, Mulan gizonez mozorrotu zen bere aita armadan ordezkatzeko. Armadan lanean jardun ostean, Enperadoreak ohorerik handienak eskaini zizkion. Hala ere, Mulanek ez zuen armadan jarraitu nahi izan, eta zaldi bat baino ez zuen eskatu gurasoen etxera itzultzeko. Armadako kide ohiak bisitan etorri zitzaizkionean, txundituta geratu ziren emakume jantziekin ikustean, ez baitzuten inoiz susmatu benetako nortasuna. Olerkia erbi eme baten (Mulan) eta erbi ar baten (bere kideak) irudiarekin bukatzen da, elkarrekin korrika, eta narratzailea, bereizteko gai izango ote zatekeen galdezka.
Istorioaren epealdia zalantzazkoa da. Kondairaren lehen lekukotasunek diote Iparraldeko Wei dinastian (北魏 Běi Wèi, 386-534) bizi izan zela. Beste bertsio baten arabera, ordea, Sui Yangdi enperadoreak eskatu zuen Mulan ohaidetzat (604 eta 617 artean gobernatu zuen). Poemaren zenbait ebidentziak lehen interpretaziora jotzen dute. Enperadoreari ("Zeruko Semea") edo "hi Khan" (Haizearen Semea) ere deitzen zaio, antzinako Txinako Xianbei —mongol nomadei— nazioaren ondorengo gobernariek erabiltzen zuten titulua. Iparraldeko Wei dinastiako agintariak Xianbei etniakoak ziren. Bestalde, "Khan"-ari buruzko aipamenak poemaren osaketa data isla lezake, eta ez gertaerak zein sasoitan gertatu ziren.
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Heroine Mulan Goes to War in Her Father's Place (1593): Ming dinastiaren bukaeran (1368–1644) Xu Wei antzerkigileak (1593an hila) balada tradizionalean oinarritutako eleberria kaleratu zuen.[2]
Hua Mulan Joins the Army (1927): Hou Yaok zuzendutako bertsio mutua. Film galdutzat jotzen da.
Mulan Joins the Army (1928): Tianyi Film Companyk ekoitzitako bertsio mutua.
Mulanek armadarekin bat egin zuen (1939): Txinan egindako zinemako kondairaren lehen bertsioak 1927 eta 1928.urtekoak dira, eta 1939. urtean Japoniako gerra garaian estreinatu zen etaarrakasta handia lortu zuen.
Saga of Mulan (1995): Xiao Lang eta Qiu Lilik zuzendutako Pekingo operaren bertsioa da eta film bihurtu zen.
Mulan (1998): 1998an, Disney ekoiztetxe estatubatuarrak Mulan izeneko pelikula animatua estreinatu zuen, legendan askatasunez inspiratua. 2005–2006an, filmak Kingdom Hearts II bideo-jokoaren mailetako bat sortu zuen.
Mulan 2 (2004): Disneyk ere Mulanen bigarren zati bat egin zuen 2004. urtean, etxeko bideorako.
Hua Mulan (2009): 2009. urteko abenduan Jingle Ma zuzendariaren Hua Mulan superprodukzio txinatarra estreinatu zen, emakume heroi txinatarraren kondairan oinarrituta. Canneseko zinemaldian aurkeztu zuten filma, eta Zhao Wei aktorea izan zen protagonista, Mulanen paperean. Gainera, emanaldian eta soinu-bandan Vitas abeslariaren parte hartzea izan zuen.
Once Upon a Time: Pertsonaia behin eta berriz agertu zen telesailean, Jamie Chung aktoreak antzeztuta.
Mulan (2020): Disneyk bere filmaren irudi errealeko bertsioa filmatu zuen, Niki Caro zuzendariak zuzendua, eta bilaketa sakon baten ostean, estudioak Liu Yifei aktore eta abeslaria iragarri zuen protagonistaren papererako. Estreinaldia 2020. urteko martxoaren 27rako zegoen programatuta, baina atzeratu egin behar izan zuten, COVID-19 koronabirusak eragindako pandemia zela eta.
Matchless Mulan (2020): Chen Cheng-ek zuzendutako filma, Walt Disney Pictures-en Mulan lanarekin ia paraleloki estreinatua, Mulan gerrara joan eta hamar urte geroago kokatua. Zuzenean estreinatu zuten YouTuben.
Unparalleled Mulan (2020): Lin Yik zuzendutako akzio errealeko ekoizpen txinatarra, zuzenean Youkun estreinatu zena. Gerra bukatu eta urte batzuetara dago girotua, eta Mulán jada General bihurtu da.
Mulan Legend (2020): Mulan bezala ere ezaguna: Deser Rescue. He Jia Nanek zuzenduta, Rourango printzesa salbatzeko erreskate-taldea gidatzen zuen Mulanen istorio heroikoa kontatzen du.
Poema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Hi, hi” eta, berriz ere, “hi, hi”.
Ate aurrean ehuntzen ari den Mulan da.
Ehungailuaren hotsik ez da entzuten
alaba baten hasperenak baino ez dira entzuten, arnasa hartzean.
Galdetzen diote: Alaba, zer daukazu buruan?
Galdetzen diote: Alaba, zer daukazu zure oroimenean?
“Ezer ez daukat nire pentsamenduan,
ezer ez daukat nire oroimenean."
Atzo iluntzean ilaretarako deia ikusi nuen.
Khanek altxatze orokor baterako deia egin du.
Zerrenda militarreko hamabi liburuki zeuden
denek dute aitaren izena.
Nire aita maiteak ez du seme nagusirik.
Mulanek ez du neba zaharragorik.
Zaldi bat eta zaldi bat erosi nahi nuke
kanpaina militarrera abiatzeko, aitaren ordez.”
Zaldi eder bat erosi du ekialdeko merkatuan.
Mendebaldeko merkatuan zaldirako tresnak eta manta erosi ditu.
Hegoaldeko merkatuan bridak erosi ditu.
Iparraldeko merkatuan fusta luze bat erosi du.
Egunsentian, Ibai Horia utzi eta alde egin du.
Ilunabarrean Mendi Beltz ertzean kanpatu du.
Ez du gurasoen ahotsik entzun alabari deika.
hunoen zaldiak baino ez ditu entzun, “jiá, jiá” egiten.
Milaka milia gerrara bidean.
Hegan bezala zeharkatu ditu mendateak.
Iparraldeko aireak zelatariaren klaketa metalikoaren soinua transmititzen du.
Argi hotza burdinazko armaduretan islatzen da.
Armadako ofizialak ehun batailatan erori dira.
Gerlari ausartak hamar urterekin itzultzen dira.
Handik itzultzean, Zeruko Semea bisitatzera joan da Mulan.
Zeruko Semea Areto Argitsuan eseri da.
Txostenak hamabi igoera eman dizkio, merituengatik.
Ehun milatik gorako opariak eman zaizkio.
Zer nahi duen galdetu dio Khanek.
“Mulanek ez du ministro posturik behar.
Milaka milia egiteko gai den gamelu kementsu bat hartu nahi du, besterik ez
bere etxe zaharrera itzultzeko 'seme' bat garraiatzeko.”
Gurasoek alaba datorrela entzutean,
harresitik kanpora irten dira, bata bestearen kontra jarrita.
Ahizpa zaharrenak bere ahizpa datorrela entzutean,
ate atzean jantzi eta koloretez makillatu egin da.
Neba gazteak bere arreba nagusia datorrela entzutean,
azkar, aiztoa zorroztu du, txerri bat eta ardi bat sakrifikatzeko.
“Nik nire gelako ekialdeko atea ireki dut
ni ohean eseri naiz, nire gelaren mendebaldean.
Gerra-garaiko uniformea erantzidut
garai zaharretako soinekoa jantzi dut
leihoaren aurrean ilearen 'hodeiak' orraztu ditut
ispiluaren aurrean lore horiko hautsak eman ditut.”
Bere armakideak ikustera irtetean,
bere armakide guztiak harritu eta ikaratu egin dira.
elkarrekin bidaiatu zuten hamabi urtez
eta ez zekiten Mulan neska bat zenik!
Erbi arrak oinak astintzen ditu.
Erbi emeak begi lausoak ditu.
Bi erbi lurrera itsatsita korrika doazenean,
nola bereiz dezakezu ni arra edo emea naizen?
木兰词
唧唧复唧唧,木兰当户织,不闻机杼声,惟闻女叹息。
问女何所思,问女何所忆,女亦无所思,女亦无所忆。
昨夜见军帖,可汗大点兵。军书十二卷,卷卷有爷名。
阿爷无大儿,木兰无长兄,愿为市鞍马,从此替爷征。
东市买骏马,西市买鞍貉,南市买辔头,北市买长鞭。
旦辞爷娘去,暮至黄河边。不闻爷娘唤女声,但闻黄河流水鸣溅溅。
但辞黄河去,暮宿黑山头。不闻爷娘唤女声,但闻燕山胡骑鸣啾啾。
万里赴戎机,关山度若飞。朔气传金析,寒光照铁衣。
将军百战死,壮士十年归。归来见天子,天子坐明堂。
策勋十二转,赏赐百千强。可汗问所欲,木兰不用尚书郎。
愿驰千里足,送儿还故乡。爷娘闻女来,出郭相扶将。
阿姊闻妹来,当户理红妆。小弟闻姊来,磨刀霍霍向猪羊。
开我东阁门,坐我西阁床。脱我战时袍,着我旧时裳。
当窗理云鬓,对镜贴花黄。出门看伙伴,伙伴皆惊惶。
同行十二年,不知木兰是女郎! 雄兔脚扑朔,雌兔眼迷离。
双兔傍地走,安能辨我是雄雌。
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ NAMED VENUSIAN CRATERS; Joel F. Russell and Gerald G.. .
- ↑ Huang, Martin W.. (2006). Negotiating masculinities in late imperial China. Honolulu : University of Hawai'i Press ISBN 978-0-8248-2896-7. (kontsulta data: 2025-10-20).