Huayna Capac
Itxura
Huayna Capac | |||
---|---|---|---|
1493 - 1527 ← Tupac Yupanqui - Huascar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tumebamba (en) , 1464 | ||
Herrialdea | Inka Inperioa | ||
Heriotza | Quito, 1527 (62/63 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Baztanga | ||
Familia | |||
Aita | Tupac Yupanqui | ||
Ama | Mama Ocllo Coya | ||
Ezkontidea(k) | Añas Colque (en) Paccha Duchicela (en) Rahua Ocllo (en) Coya Cusirimay (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | kitxua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tribu-buruzagia |
Huayna Cápac[1] edo —kitxuaz— Wayna Qhapaq[1] (kitxuaz: Wayna Qhapaq, «errege gaztea»; 1467 aldean - 1525 aldean) Inka Inperioko hamaikagarren Sapa Inka izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Túpac Yupanquiren seme eta ondorengoa, aita hiltzean (1493), artean adin txikikoa zela, enperadore izendatu zuten. Anaiorde batek, lehenik, eta erregeordeak, gero, aginpidea kentzeko egin zizkioten ahaleginei aurre egin behar izan zien. Konkistatzaile handia izan ez bazen ere, iparraldeko tribuak menderatu ondoren, Inka Inperioak bere hedadurarik handiena iritsi zuen: 4.000 km iparretik hegoaldera. Zenbait lurraldetako biztanleen matxinadak zapaldu behar izan zituen.
Inperioa Atahualpa eta Huáscar semeen artean banatua utzirik, Huayna Cápac hil ondoren gerra zibila piztu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.