Hudson Austin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hudson Austin
Prime Minister of Grenada (en) Itzuli

1983ko urriaren 19a - 1983ko urriaren 25a
Bernard Coard (en) Itzuli - Nicholas Brathwaite (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGrenada1938ko apirilaren 26a
Herrialdea Grenada
HeriotzaSaint George's2022ko irailaren 24a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNew Jewel Movement (en) Itzuli
Q25389638 Itzuli

Hudson Austin (Grenada, 1938ko apirilaren 26a - Saint George's, 2022ko irailaren 24a) grenadar militar eta politikaria izan zen.

New Jewel alderdiko kidea izan zen eta entrenamendu militarrak jaso zituen Guyanan, Trinidad eta Tobagon eta Sobietar Batasunean. 1979an Maurice Bishopen zuzendaritzapean Herri Gobernu Iraultzaileak ezarri zuen iraultzan parte hartu zuen. Iraultzaren ondoren, Grenadako armada zuzendu zuen.

1983ko urriaren 14an Bernard Coarden estatu-kolpea eta Maurice Bishopen kargugabetzea eta hilketa babestu zituen. Bost egun geroago, Coard lehen ministro berria kargutik kendu eta Kontseilu Militar Iraultzailea eratu zuen.

Gobernu militarrak sei egun iraun zuen, 1983ko urriaren 25ean Estatu Batuek uhartea inbaditu zuten arte. Austin atxilotu zuten eta 1986an heriotza-zigorra ezarri zioten, baina 1991n zigorra biziarteko kartzela-zigorrarekin konmutatu zuten. Azkenean, 2008ko abenduan askatu zuten.