Hugh MacDiarmid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugh MacDiarmid
Hugh MacDiarmid - geograph.org.uk - 1518563.jpg
Bizitza
Izen osoaChristopher Murray Grieve
JaiotzaLangholm1892ko abuztuaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaEdinburgo1978ko irailaren 9a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgh College of Art (en) Itzuli
Langholm Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
eskoziera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, politikaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea, literatura-kritikaria eta biografoa
Lantokia(k)Ebbw Vale
Clydebank
Montrose
Londres eta Liverpool
Nominazioak
MugimenduaScottish Renaissance (en) Itzuli
Izengoitia(k)Hugh MacDiarmid
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEskoziako Alderdi Nazionala
National Party of Scotland (en) Itzuli
Erresuma Batuko Alderdi Komunista

Hugh MacDiarmid, jaiotza-izenaz Christopher Murray Grieve (Langholme, Eskozia, 1892ko abuztuaren 11a - Edinburgo, Eskozia, 1978ko irailaren 9a), eskoziar poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hugh MacDiarmiden omenezko bustua, Edinburgon.

Eskoziako literaturaren pizkundearen sustatzaile nagusietako bat izan zen XX. mendearen lehen erdian. Saiakerak eta satirak idatzi zituen batez ere. Eskoziako idazle nagusitzat hartua izan da, Robert Burnsekin batera, Eskoziako hizkuntzari literatura-maila eman baitzion.

Eskoziera zaharrez eta ingelesez idatzi zuen.

Bere lanen artean azpimarragarri dira: A Drunk Man looks at the Thistle (1926), Stony Limits and other Poems (1934), Selected Poems of Hugh M. D. (1945), A Kist of Whistles (1947), Three Hymns to Lenin (1957). Hala ere, bere lanik azpimarragarriena Haud Ferrit da; horren lehen agerpena In Memoriam James Joyce (1955) izenekoa izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]