Hugin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hugin
Hugin logo.png
Garatzailea
Pablo d'Angelo
Informazio orokorra
GNU/Linux, Windows, FreeBSD, OS X
Panorama sortzailea
GNU General Public License
Bertsioa:
2011.4.0
ez

Hugin hainbat irudiz osaturiko panoramak egiteko aplikazio librea da. Plataforma-anitza da eta Panorama Tools izeneko erremintarako interfaze grafikoa da. Panoramak egiteko, leku beraren zenbait argazki partzialki gainjarri erabiltzen dira eta zenbait kontrol puntuz baliatzen da irudiak lerrokatu eta transformatzeko; era honetan, irudiek irudi handiagoa osatzen dute. Kontrol puntu hauek era sinple (askotan automatikoan) sortzen dira, irudi optimizazioarekin gertatzen den moduan, hasiberrientzak tresna erraza bihurtzeko asmoarekin. Gainera, uneoro irudiaren egoera ikusi daiteke aurreikuspen baten bitartez. Aurreikuspena egokia denean, irudiak guztiz itsatsi daitezke, panorama sortu eta irudi formatu estandar batean gordetzea ahalbidetuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irudi gainjarriak konbinatu, irudi panoramikoa sortzeko
  • Nibelazio arazoak dituzten irudi panoramikoak zuzendu
  • Irudi eta argazki kopuru handiko mosaikoak osatu
  • Kontrol puntuak eta parametroen optimizazioa, morroi automatikoak erabiliz
  • Hainbat proiekziotako irteerak
  • Zuzenketa fotometriko aurreratuak egin

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Hugin erabilita eginiko zenbait panorama:

Jangela bateko 360 graduko ikuspegia
Jangela bateko 360 graduko ikuspegia
Information2.svg Irudi honek 360º hartzen ditu. Nahi izanez gero irudi mota hauek ikusteko programa berezi batean ikus dezakezu banqueting hall 360 panoramic view.jpg hemen klik eginez


Londoneko ikuspegia
Londoneko ikuspegia
Information2.svg Irudi honek 360º hartzen ditu. Nahi izanez gero irudi mota hauek ikusteko programa berezi batean ikus dezakezu hemen klik eginez


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugin Aldatu lotura Wikidatan