Hugo Banzer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hugo Banzer
Hugo Banzer Suarez, General, Presidente da Bolívia..tif
75. Boliviako presidentea

1997-08-06 - 2001-08-07
Gonzalo Sánchez de Lozada - Jorge Quiroga Itzuli
Hautaketa: 1997 Bolivian general election Itzuli
63. Boliviako presidentea

1971-08-21 - 1978-07-21
Juan José Torres Itzuli - Juan Pereda Itzuli
Bizitza
Jaiotza Concepción, Santa Cruz Itzuli1926ko maiatzaren  10a
Herrialdea  Bolivia
Heriotza Santa Cruz de la Sierra2002ko maiatzaren  5a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Heziketa Western Hemisphere Institute for Security Cooperation Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Bolivian Army Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nationalist Democratic Action Itzuli
Signature of Hugo Banzer Suárez (1926-2002).svg

Hugo Banzer Suárez (Santa Cruz, Bolivia, 1926ko maiatzaren 10a - Santa Cruz de la Sierra, Santa Cruz, Bolivia, 2002ko maiatzaren 5a) boliviar politikari eta militarra izan zen. Boliviako Errepublikako lehendakaria izan zen 1971-1978 eta 1997-2001 bitarteetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza- eta Kultura-ministroa izan zen 1964-1966 urteetan, René Barrientos jeneralaren diktaduraren garaian. 1969an Ovando lehendakariak armadaren Akademia Militarreko zuzendari izendatu zuen. 1971ko urtarrilean, bere agindupeko kadeteen buru zela, indarrez hartu zuen armadaren Estatu Nagusia, eta Juan José Torres jeneralak kargutik kendu zuen, erregimenaren kontra konspiratzea leporaturik. Hilabete batzuk Argentinan erbesteraturik egon ondoren, Boliviara itzuli zen eta 1971ko abuztuan estatu-kolpea eman zuen Torres jeneralaren gobernu populistaren kontra, MNR (Mugimendu Nazionalista Iraultzailea) eta FSB (Boliviako Falange Sozialista) lagun zituela, eta beretzat hartu zuten lehendakari-kargua. 1975ean legez kanpo utzi zituen alderdi politikoak eta erakunde sindikalak.

1979an ADN alderdi eskuindarra sortu zuen (Ekinbide Demokratiko Nazionala), eta urte horretan bertan hirugarren tokia lortu zuen lehendakaritzarako hauteskundeetan. Handik gutxira, epaitu egin zuten konstituzioaren funtsezko arauak eta gizabanakoaren oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzeagatik, baina 1980an barkamena eman zioten. Banzerren alderdiak botoen % 16,8 lortu zituen urte horretako hauteskundeetan, eta Víctor Paz Estenssororen eta Jaime Paz Zamoraren gobernuetan esku hartu zuen. 1997an Hugo Banzerrek lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen, ADN alderdiaren buruzagi gisa botoen % 22,3 eskuraturik. 2001ean dimisioa eman zuen, osasun arazoak zirela medio, eta birikako minbiziak jota 2002ko maiatzaren 5ean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]