Hugo Pratt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hugo Pratt
Hugo Pratt (1989) by Erling Mandelmann - 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Ugo Eugenio Prat
Jaiotza Rimini1927ko ekainaren  15a
Herrialdea Italiar
Bizilekua Grandvaux Itzuli
Heriotza Pully, Lausana eta Grandvaux Itzuli1995eko abuztuaren  20a (68 urte)
Hobiratze lekua Grandvaux Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Alfonso Font Itzuli
Jarduerak
Jarduerak komikigilea, eleberrigilea, idazlea, margolaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDb nm0695463
Firma Hugo Pratt.svg

Hugo Pratt (Ugo Eugenio Prat, Rimini, Emilia-Romagna, Italia, 1927ko ekainaren 15aGrandvaux, Suitza, 1995eko abuztuaren 20a) idazlea eta komikigilea izan zen. Corto Maltese pertsonaia sortu zuen, Italiako eta nazioarteko komiki pertsonaiarik ospetsuenetako bat.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pratt Riminin jaio bazen ere bere haurtzaro osoa Venezian eman zuen, familia osoa han errotua baitzuen. Harreman estu hori oso nabarmena izango da bere bi komikitan: L'angelo della finestra d'oriente eta Favola di Venezia (Sirat Al-Bunduqiyyah). Debuta bertan egin zuen 1943an. Hori baino lehen, sei urtez bizi izan zen bere familiarekin Ekialdeko Afrikan.[2]

Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Pratten familia Ekialdeko Afrika Italiarrean zegoen, bere aita —ingeles jatorriko militarra— Afrikako Italiar Polizian ari zelako orduan. 1941. urtean Ekialdeko Afrika Italiarraren erorketa gertatu zenean, Pratt familia kontzentrazio-esparru batean sartu zuten, non bere aita 1942an hil zen. Urte bat geroago, Pratt Italiara itzuli ahal izan zen, Gurutze Gorriko presoen aldeko interbentzioari esker; eta Città di Castello unibertsitate militarrean sartu zen.[3]

1945. urtean angloamerikarrekin bat egin zuen eta aliatuen armadako interprete gisa erabili zuten.[4]

Gerra bukatu eta gero, Albo Uragano aldizkaria sortu zuen, Mario Faustinelli e Alberto Ongarorekin batera, 1947an Asso di Picche-Comics bihurtuko zena.

Asso di Picche pertsonaiak gero eta arrakasta gehiago lortzen zuen bitartean, aldizkariak Dino Battaglia, Rinaldo D'Ami, Giorgio Bellavitis bezalako talentu gazteak erakarri zituen. Batez ere Argentinan izan zuen arrakasta horren obdorioz, Abril argitaletxearen gonbidapen bati esker Pratt "Veneziako talde"-ko beste lagun batzuekin batera Buenos Airesera joan zen eta 13 urtez geratu zen bertan.

Editorial Frontera-ra aldatu zen gero: ordukoak dira bere karreran oso garrantzitsuak izango ziren hainbat sail: Junglemen, Sgt. Kirk, Ernie Pike eta Ticonderoga.

Enrique Lipszycen Escuela Panamericana de Arte ikastetxean marrazketa eskolak ematen aritu zen Brasilen, irakaskuntza eta hainbat lekutarako txangoak tartekatzen zituela: Amazonia, Mato Grosso, eta beste leku exotikoak. Garai hartan sortu zuen bere lehen komiki osoa, Anna nella giungla. Haurtzaroan eragin zioten abentura klasiko haiekiko omenaldi bat zen, bere hurrengo bi lan osoetan ere agertuko den giro bera zuena: Capitan Cormorant eta Wheeling. Azken hori Zane Grey eta Kenneth Roberts-en lanetan inspiratutako benetako eleberri bat da, non gertaera historikoak eta fantasia sistematikoki nahastuko dituen, gero Corto Malteserekin finduko duen egiteko modu bat.[5]

1962an Italiara itzuli zen. Hemen Il Corriere dei Piccoli agerkarian lanean hasi zen, eta besteak beste umeentzako hainbat literatur klasikoren komiki-egokitzapenak egin zituen[6].

1967a urtea garrantzitsua suertatu zen bere karreran. Florenzo Ivaldirekin batera Sgt. Kirk aldizkaria sortu zuen, komikigilearen istorio argentinarrak, Ameriketako klasikoak eta hainbat lan argitaragabe argitaratzeko asmoz. Lehen alean argitaratu zen Una ballata del mare salato, Corto Malteseren lehen abentura, Pratten pertsonaiarik famatu eta garrantzitsuena.

1970an itzuli zen berriz Corto, oraingoan Pif Gadget aldizkariaren orrialdeetan, non hogeita bat istorio laburretan zehar bera izango den erabateko protagonista.[3]

70eko hamarkadaren erdian, Lele Vianello bere lankidea ere tartean zela, marrazkilari talde bat sortuko zen Veneziako Malamocco auzoan.

Orduan hasi zen Corte Sconta detta Arcana marrazten eta aurrerantzean Cortoren istorioak luzera desberdinetako eleberri grafikoen forma izango dute beti. Laster bihurtuko dira haietako batzuk komikigintzako klasiko. Horrela Pratt munduko komikigile garrantzitsuenetako bat eta "literatura marraztuaren" (Pratt berak harrotasunez emandako definizioaren arabera) erreferente izatera iritsiko zen[5].

Corto Malteseren sailaz haratago, Prattek beste abentura sail bat sortu zuen, Gli scorpioni del deserto, Bigarren Mundu Gerran Afrikan girotuta eta bera hil ondoren beste egile batzuk amaituko zutena.

Pratten aitona eta aita masoiak izan ziren eta bera ere Gran Loggia d'Italia degli Alam-eko kide izan zen publikoki adierazten ez bazuen ere[7]. Masoneria propio aipatua izango da Favola di Venezia eta Wheeling liburuetan.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corto Malteseren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hamalau albumetan bildu izan dira 1967tik 1988ra argitaratutako Corto Malteseren istorio guztiak[9]:
    1. Una ballata del mare salato (1967)
    2. Suite caribeana (1970): Il segreto di Tristan Bantam, Appuntamento a Bahia, Samba con Tiro Fisso.
    3. Il mare d'oro (1970): Un'aquila della giungla, ...e riparleremo dei gentiluomini di fortuna, Per colpa di un gabbiano
    4. Lontane isole del vento (1970-1971): Teste e funghi, La conga delle banane, Vudù per il presidente.
    5. Le lagune dei misteri (1971):La laguna dei bei sogni, Nonni e fiabe, L'angelo alla finestra d'oriente, Sotto la bandiera dell'oro.
    6. Le celtiche (1972): Concerto in O' minore per arpa e nitroglicerina, Sogno di un mattino di mezzo inverno, Côtes de Nuits e rose di Piccardia, Burlesca e no tra Zuydcoote e Bray-Dunes.
    7. Le etiopiche (1972-1973) : Nel nome di Allah misericordioso e compassionevole, L'ultimo colpo, ...e di altri Romei e di altre Giuliette, Leopardi.
    8. Corte Sconta detta Arcana (1974)
    9. Favola di Venezia (Sirat Al Bunduqiyyah) (1977)
    10. La casa dorata di Samarcanda (1980)
    11. La giovinezza (1981)
    12. Tango (1985)
    13. Le elvetiche: Rosa alchemica (1987)
    14. Mū - la città perduta (1988)

Beste lan esanguratsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gli scorpioni del deserto (4 narrazio, 1969–92)
  2. L'uomo dei Caraibi (1977)
  3. L'uomo del Sertao (1978)
  4. L'uomo della Somalia (1979)
  5. L'uomo del grande Nord (1980)
  6. Tutto ricominciò con un'estate indiana (1983, Milo Manararen marrazkiekin)
  7. Cato Zulu (1984–88)
  8. El Gaucho (1991, Milo Manararen marrazkiekin)
  9. Saint-Exupéry - L'ultimo volo (1994)
  10. Koinsky (1994)
  11. Morgan (1995)

Euskaratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Hugo Pratt 'Corto Maltese', galtzaileen historiagile» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  2. (Italieraz)  «Hugo Pratt: il maestro di malamocco» Corto Maltese . Noiz kontsultatua: 2019-04-05 .
  3. a b (Italieraz)  Hugo Pratt - Scheda - uBC Fumetti, . Noiz kontsultatua: 2019-02-15 .
  4. (Italieraz)  La biografia di Hugo Pratt, . Noiz kontsultatua: 2019-02-22 .
  5. a b (Ingelesez)  «Biografía» Cong . Noiz kontsultatua: 2019-04-05 .
  6. (Italieraz)  «FFF - Hugo PRATT» www.lfb.it . Noiz kontsultatua: 2019-04-05 .
  7. (Italieraz)  «La ballata del Pratt perduto - Corriere della Sera» www.corriere.it . Noiz kontsultatua: 2019-04-05 .
  8. (Italieraz)  «Hugo Pratt, o dell'iniziato ironico» Massoneria a Venezia: massoni tra acqua, terra e cielo. giovedì 29 maggio 2008 . Noiz kontsultatua: 2019-04-05 .
  9. (Italieraz)  Albi di Corto Maltese 2019-03-08 . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  10.   «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-22 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Pratt Aldatu lotura Wikidatan