Hugo von Hofmannsthal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hugo von Hofmannsthal
Hofmannsthal 1893.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1874ko otsailaren 1a
Herrialdea  Austria
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Rodaun1929ko uztailaren 15a (55 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea eleberrigilea, libretista, poeta, antzerkigilea, idazlea eta gidoilaria
Lan nabarmenak Jedermann
Der Rosenkavalier
Nominazioak
IMDb nm0902446

Hugo von Hofmannsthal (Viena, Austria, 1874ko otsailaren 1a - Rodaun, Viena ondoan, Austria, 1929ko uztailaren 15a) austriar olerkari eta antzerki-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide eta literaturako ikasketak amaiturik, Rodaunen erretiratuta bizi izan zen, eta tarteka Frantziara eta Mediterraneoko herrialdeetara bidaiak egiten zituen.

Hasierako olerkiak eta drama poetikoak Vienako dekadentismoaren arauen araberakoak dira: Gestern (1891, Atzo); Der Tod des Tizian (1892, Tizianoren heriotza); Der Tor und der Tod (1893, Eroa eta heriotza). Venezia gertaleku duen Der Abenteurer und die Sängerin (1899, Abenturazalea eta kantaria) izenburuko obran, Hofmannsthalek bere gai kutuna erabili zuen: aldaketaren eta beti bat izateko premia moralaren arteko gatazka.

1901ean poesia idazteari utzi zion, estetizismo subjektiboan ixteko arriskuari ihes egitearren. Teatro klasikoaz interesaturik, moldaerak apailatu zituen: Elektra (1904); Ödipus und die Sphinx (1906, Edipo eta esfingea); Ariadne auf Naxos (1912, Ariadna Naxosen). Richard Straussek bere operetarako hartu zituen haietako batzuk.

Erdi Aroko misterioetan inspiraturiko obra bat ere badu, bereetatik ospetsuena: Jedermann (1911). Urte berean Der Rosenkavalier (Arrosaren zalduna) drama musikalaren libretoa idatzi zuen, R. Straussentzat.

Calderonen antzerkian oinarritu zen beste bi obratan: Das Salzburger grosse Welttheater (1922, Salzburgoko munduko antzoki handia) eta Der Turm (1925, Dorrea).

Prosaz ere badu obrarik: Das Erlebnis des Marschalls von Bassompierre (1900, Bassompierre mariskalaren abentura); Andreas oder die Vereinigten (1932, Andrea edo aliatuak), amaitu gabeko eleberria; Die Frau ohne Schatten (1916, Itzalik gabeko emakumea).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo von Hofmannsthal Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]