Edukira joan

Hummel International

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hummel International
Datuak
Izen ofiziala
Hummel Holding A/S
Motaenpresa
Jarduera sektoreajantzigintza eta Txikizkaria
HerrialdeaDanimarka
Jarduera
Enplegatuak919 (2021)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
  • Balticagade 20, 8000 Aarhus C
  • Aarhus
Legezko formaaktieselskab (en) Itzuli
JabeaChristian Stadil (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak1.858.424.000 kr (2021)
Historia
Sorrera1923
SorlekuaHanburgo
webgune ofiziala
Facebook: hummel.Deutschland Twitter: hummel1923 Instagram: hummelturkey Youtube: UCx4MzoASBCIbIZqMGVFZozA Edit the value on Wikidata

Hummel International Sport & Leisure A/S daniar ehungintzako arloko enpresa da, Aarhusen egoitza duena.

Enpresa 1923an sortu zuten Albert Messmerrek eta bere anaia Michael Ludwig Messmerrek, "Messmer & Co" izenarekin Hanburgon (Alemania). Urte horretan bertan, Messmer anaiek markaren lehen futboleko botak sortu zituzten.[1] Bigarren Mundu Gerran, Hanburgoko lantegia ia erabat suntsituta geratu zen. Bernhard Weckenbrockek hartu zuen konpainiaren ardura 1956an, bere basea Kevelaerra eramanez, Ipar Renania-Westfaliara. Markaren lehen babesletza-kontratua Alemaniako Bigarren Mailako MSV Duisburg taldearekin sinatu zuen 1968an, eta 1969an erlastarraren logoa sartu zen markan. 1975ean, Weckenbrockek Danimarkako sozietate bati saldu zion. 1999tik, Danish Thornico Group-en subsidiarioa da Hummel, Christian eta Thor Stadilek sortua.[2]

Futbolean eta eskubaloian sustraiak dituen negozioko kirol-arropa markarik zaharrenetakoa izanik, Hummelek Real Madrid, Real Betis, Tottenham Hotspur, Aston Villa, Southampton edota Benfica futbol talde historikoak eta Danimarkako talde nazionala hornitu ditu. Euskal Herrian Eibar KE eta Bilbao Basket taldeekin lan egiten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «From Hamburg To Hearts: The Football Heritage Of Hummel» 80's Casual Classics 2019-11-03.
  2. Hummel

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]