Humphry Davy

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Humphry Davy
Humphry davy.jpg
Bizitza
Jaiotza Penzance1778ko abenduaren 17a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Geneva1829ko maiatzaren 29a (50 urte)
Hobiratze lekua Cimetière des Rois
Familia
Ezkontidea(k) Jane Davy
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-maila irakaslea
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Michael Faraday
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, asmatzailea, fisikaria eta geologoa
Enplegatzailea(k) Royal Society
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Suediako Zientzien Erret Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Londresko Zoologia Elkartea
Warsaw Society of Friends of Learning
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Institutua
Davy's signature.png

Sir Elmer Humphry Davy (Penzance, Kornualles, Ingalaterra, 1778ko abenduaren 17a - Geneva, 1829ko maiatzaren 29), elementu kimiko ugari aurkitu zituen kimikari ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kornuallesko eskulturgile baten semea zen. Antoine Lavoisierren Kimikaren oinarrizko liburua irakurri zuen eta txundituta, kimika ikasten hasi zen bere aldetik. 22 urterekin Londresko Royal Instituten hasi zen konferentziak ematen eta instituzio honetan lanean ari zela egin zituen bere aurkikuntza nagusiak.

Sodioa, Potasioa, Kaltzioa, Magnesioa, Barioa eta Boroa aurkitu zituen eta Londresko gizarteak heroitzat hartu zuen. bere konferentziatara jende ugari joaten zen, sarrerak garestiak izan arren ere. Asko aberastu zen eta 1820an Londresko Royal Societyko lehendakari bihurtu zen.

Bere fama Ingalaterratik kanpora ere zabaldu zen. 1813an esate baterako Frantziara joan zen ikaslea zuen Michael Faradayrekin batera Napoleon Bonaparteren eskutik urrezko medaila jasotzera. Bertan zegoela Gay-Lussacek eskaera bat egin zion, Bernard Courtoisek aurkitua zuen sustantzia misteriotsu bat azter zezala. Davyk elementu kimikoa zela frogatu zuen, gaur egun iodo izenaz ezagutzen dena. Ondoren Italian, Suitzan eta Alemanian ere izan zen. Greziara joateko asmoa ere bazuen baina Napoleonek Elbatik ihes egin eta Europan giroa gaiztotuko zen beldurrez Ingalaterrara itzuli zen.

1815ean meategietan erabiltzeko lanpada seguru bat asmatu zuen, Davyren lanpara izenaz ezagutzen dena, izan ere aurreko lanparek istripu larriak sortzen baitzituzten meategietan metano ihesak izaten zirenean. Davyren lanparak kerosenoa erabiltzen zuen eta metalezko ehun batek babesten zuen sua.

Bere ikaslea zen Michael Faradayrekiko bekaizkeriak ilundu zuen Humphry Davyren zoriontasuna. Faraday bera famatuago bihurtu zen eta Davy sarritan plagiatzailea izatea egotzi zion.

1829an hil zen Genevan (Suitzan) bihotzekoan emanda.

Lorpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1807: Potasioa aurkitu zuen. Neerlanderazko potasch (ingelesez pot-ash, poteko errautsa) izena eman zion, saiakuntzaren ondoren ontzian gelditu zen hautsa baitzen. Elektrolisi bidez isolaturiko lehen metala izan zen. Urte berean Sodioa aurkitu zuen.
  • 1808: Kaltzioa isolatu zuen. Kaltzioaren bila ari zela magnesioa, estrontzioa eta boroa ere aurkitu zituen.
  • 1810: Carl Wilhelm Scheelek 1774ean aurkitua zuen kloroa elementu kimikoa dela frogatu zuen. Davyk berak eman zion izena, kolore hori-berdexkari erreparatuz.
  • 1813: Iodoa elementu kimikoa dela frogatu zuen. Urte berean diamantea karbonoz eginda dagoela frogatu zuen.
  • 1815: Davyren lanpara asmatu zuen. Urte berean azidoak eta baseak bereiztu zituen. Azidoak beren hidrogenoa metalaz ordezka zezaketen sustantziak zirela esan zuen, eta baseak aldiz azidoekin gatzak sortzen zituzten sustantziak. Gaur egun definizioak desberdinak badira ere XIX mendean hauek nagusitu ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Humphry Davy Aldatu lotura Wikidatan