Hunberto II.a Italiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hunberto II.a Italiakoa
Umberto II.jpg
Italiako errege

1946ko maiatzak 9 - 1946ko ekainak 18
Viktor Emanuel III.a - baliorik ez →
Bizitza
Jaiotza Racconigi1904ko irailaren 15a
Herrialdea  Italia
Heriotza Geneva1983ko martxoaren 18a (78 urte)
Hobiratze lekua Hautecombe Abbey
Familia
Aita Viktor Emanuel III.a
Ama Helena Montenegrokoa
Ezkontidea(k) Marie José Belgikakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Savoiako etxea
Lanbidea
Lanbidea militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Air Force
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm1375491
UmbertoII.signature.png

Hunberto II.a Italiakoa (Racconigi, 1904ko irailaren 15a - Geneva, 1983ko martxoaren 18a) Italiako Erresumako azken erregea izan zen, Viktor Emanuel III.ak, bere aitak, abdikatu ondoren. Haren erregealdia laburra izan zen oso, 1946ko maiatzaren 9tik urte bereko ekainaren 12ra arte; hori dela eta, Re di Maggio (maiatzeko erregea) izenarekin egin zen ezagun.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza-izenez Umberto Nicola Tommaso Gennaro Maria di Savoia-Carignano Pivetti, Piamonteko printzea Viktor Emanuel III.aren eta Helena Montenegrokoaren hirugarren umea izan zen. Italiako tronurako oinordeko gisa, Piamonteko printze titulua erabili zuen. 1929an atentatu bat izan zuen Belgikan. 1930ean, Maria Jose Belgikakoarekin (1906-2001), Alberto I.aren alabarekin ezkondu zen.

Italiako errege[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1944an aliatuek Erroma liberatu ondoren, Italiako Erresumako ordezkari militar izan zen, eta estatuburu-funtzioak hartu zituen. Viktor Emanuel III.ak bere seme Hunberto II.aren mesedetan abdikatu zuenean, Italiako errege izan zen, baina 33 egunez soilik, 1946ko ekainaren 12an egindako plebiszituko emaitzak onartu behar izan baitzituen; plebiszitu horretan, italiarrek Errepublikaren aldeko jarrera agertu zuten.

Hunberto Savoiakoak erbesteratu egin behar izan zuen, eta Cascais izeneko hiria, Portugalen, izan zen haren bizitokia. Urte batzuk geroago Genevan, Suitzan, jarri zen bizitzen, eta handik behin eta berriro egin zion gobernu italiarrari, gizatasunezko arrazoiak zirela medio, Italiara itzultzeko eskaria. Horretarako, Erroman jaioa den Espainiako errege Joan Karlos I.aren babesa ere izan zuen.

Hunberto II.a Suitzan hil zen, 1983an, bere aberria zapaltzeko nahia beteta ikusi gabe.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hunberto II.a Italiakoa Aldatu lotura Wikidatan