Edukira joan

Husn Banu Ghazanfar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Husn Banu Ghazanfar

Bizitza
JaiotzaBalkh, 1957ko otsailaren 1a (69 urte)
Herrialdea Afganistan
Hezkuntza
Hizkuntzakdaria
paxtunera
Uzbekera
errusiera
turkiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Husn Banu Ghazanfar (darieraz: حسن بانو غضنفر‎;Balkh, 1957ko otsailaren 1a) Afganistango politikaria da. Aurretik Emakumeen Gaietarako ministroa izan zen. Idazle, poeta eta hizlaria izan zen.[1]

Husn Banu Ghazanfar, Abdul Ghafarren alaba, Balkh-en jaio zen 1957ko otsailaren 1ean (herriko egutegiaren Bahmán 1336). Husn Banu Ghazanfar etnia uzbekoz, dari (persieraz), paxtunera, uzbekera, errusieraz mintzo da jariotasunez, eta turkieraz eta ingelesez badaki pixka bat. Sultan Razia bigarren mailako eskolan graduatu zen Mazar-e-Sharif-en, eta Stavropol-eko Literaturan eta Soziologian lizentziatura eta masterra lortu zituen. 1983. urte inguruan Kabuleko Unibertsitateko Literatura Fakultateko programan parte hartu zuen. Bi urte inguru geroago, Petersburgora (Errusia) joan zen Filologiako doktoretza lortzeko. Doktoretza eskuratu eta herrialdera itzuli zen.[2][3][4]

2003an, Letren Fakultateko zuzendari izendatu zuten. 2006ko uztailean, Afganistango Asanblea Nazionalaren (Parlamentua) konfiantzazko botoa jaso zuen Ghazanfarrek, 2006ko uztailetik 2015era Emakumearen Gaietarako Ministro izateko. Beste lan hauek ere egin ditu:[5]

  • Goi Mailako Hezkuntza Ministerioko Kontseilu Goreneko kidea.
  • Esperantoko Emakumeen Nazioarteko Elkarteko kidea.
  • Turk Zabanan Nazioarteko Elkarteko kidea.
  • Hakim Nasir Khisro Balkhi Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Husn Banu Ghazanfarrek 2011ko otsailaren 15ean iragarri zuen bere ministerioak Afganistango emakumeentzako babeslekuen kontrola kendu nahi ziela nazioarteko hainbat gobernuz kanpoko erakunderi, eta ministerioari eman. Geroago, eskaera atzera bota zen, eta horren ordez, gaiari buruzko batzorde paritario bat eratzea erabaki zen.[6][7]

Artikulu zientifikoak eta saiakerak idatzi ditu, eta estatuko eta nazioarteko egunkarietan argitaratu dira. Poeta ere bada, eta literatura-lanak idazten ditu; "Self Realization" liburua berak itzuli zuen.

Argitaratutako linuruak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Giza patua".
  • "Harrapariak XXI. mendean".
  • "Edertasunaren eta erakarpenaren sekretuak".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Husn Banu Ghazanfar» Google Arts & Culture.
  2. (Ingelesez) Press, Khaama. (2010-09-25). «Dr. Husn Banu Ghazanfar» Khaama Press (kontsulta data: 2025-11-22).
  3. Afghan Government 2009. Central Intelligence Agency (CIA) 2009-09-28.
  4. Anwary, Dr. Shaheen Ara; Alfazzaman, Dr. Md.; Ishrat, Dr. Shakila; Deeba, Dr. Farzana; Banu, Professor Dr. Jesmin; Mahzabin, Dr. Zeenat. (2021-06-08). «Effect of Micronutrient Supplements on Female Fertility» SAS Journal of Medicine 7 (6): 234–239.  doi:10.36347/sasjm.2021.v07i06.005. ISSN 2454-5112. (kontsulta data: 2025-11-22).
  5. Dr. Husn Banu Ghazanfar. 2010-09-25.
  6. Hansen, Sven. (2011-02-18). Frauen in Afghanistan: Kabul will Frauenhäuser kontrollieren. ISSN 0931-9085..
  7. Ruttig, Thomas. (2011-03-01). Frauenhäuser in Afghanistan: Etappensieg für NGOs. ISSN 0931-9085..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]