Husni al-Zaim
Husni al-Zaim (arabieraz: حسني الزعيم, Ḥusni az-Zaim; Alepo, 1897ko maiatzaren 11a – Damasko, 1949ko abuztuaren 14a) siriar militar eta politikaria izan zen. Siriako estatuburu eta lehen ministroa izan zen 1949an.
Otomandar armadako ofiziala izan zen eta, ondoren, frantziar armadakoa, kolonial agintaldian. Siriaren independentziaren ondoren, estatu nagusiko buru izendatu zuten, eta Siriako armada zuzendu zuen herrialde arabiarrek Israelen aurka 1948an egindako gerran. Gerrako porrotak herritarren konfiantza murriztu zuen Siriako demokrazia gaztearengan.
Al Taim 1949ko martxoaren 30ean iritsi zen agintera, estatu kolpe odolgabe batean. Politika sekularra egin zuen eta emakumeak emantzipatzen eta bozkatzeko eskubidea ematen saiatu zen. Ezin izan zuen lortu, ordea, buruzagi erlijioso musulmanak aurka zeudelako. Zerga-igoerak ere ez ziren ondo baloratu. Antoun Saadeh intelektuala Libanora eraman zuen eta han hil zuten.
1949ko abuztuaren 14an kendu eta hil zuten, Muhsin al-Barazi lehen ministroarekin batera, Sami al-Hinnawi koronelak zuzendutako estatu-kolpe batean.