Hussein Ali Montazeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hussein Ali Montazeri
Hussein-Ali Montazeri in evin prison.jpg
Deputy Supreme Leader of Iran

1985eko maiatzak 5 - 1987ko azaroak 16
Aiatola Handia

Bizitza
Jaiotza Najafabad1922ko irailaren 22a
Herrialdea  Iran
Heriotza Qom2009ko abenduaren 20a (87 urte)
Hobiratze lekua Fatima Masumeh Shrine
Heriotza modua berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
arabiera
Irakaslea(k) Seyyed Hossein Borujerdi
Mohammad Mohaghegh Damad
Sadr al-Din al-Sadr
Seyed Reza Bahaodini
Ruhola Khomeini
Muhammad Husayn Tabatabaei
Ikaslea(k) Sadegh Khalkhali
Mostafa Khomeini
Al Sayed Musa al-Sadr
Mohammad Ali Gerami Qomi
Mohammad Fazel Lankarani
Mehdi Karroubi
Hadi Khamenei
Ali Khamenei
Mohammad Mousavi Khoeiniha
Asadollah Bayat-Zanjani
Yousef Saanei
Mohammad Ali Kousha
Mohsen Kadivar
Mahmoud Salvati
Ahmad Ghabel
Mahmoud Hashemi Shahroudi
Mostafa Mohaghegh Damad
Mohammad Taghi Fazel Meybodi
Mohammad Hossein Mousavi Tabrizi
Hashemi Rafsanjani
Jarduerak
Jarduerak teologoa, filosofoa, idazlea, Akhoonda eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Xiismoa
Twelversa
Alderdi politikoa independent politician
http://www.amontazeri.com

Hussein Ali Montazeri (persieraz: حسینعلی منتظری&‎; Najafabad, Isfahan probintzian, 1922ko irailaren 22a - Qom, 2009ko abenduaren 19a) irandar irakaslea eta xiiten buruzagia da izan zen.

Isfahaneko Teologia Eskolan ikasi zuen, eta Zientzia eta Filosofiako irakaslea izan zen Qomeko Teologia Eskolan. 1960ko hamarraldian, Khomeini imanaren ikasle izan zen. 1963an, xahren nekazari-erreformaren istiluetan, atxilotu egin zuten. Hurrengo urtean, Khomeini buruzagia bisitatu zuen Iraken. Handik itzuli zenean, atxilotu egin zuten berriz ere, eta Irango nekazari-inguruetara bidali zuten 1963-1964an. 1980an, Qomera itzuli zen, eta irakasle gisa lan egiten zuen han. 1985ean, Khomeini imanaren jarraitzaile ofizial izendatu zuten. Baina zenbait apaizek atzera bota zuten, erlijioaren hierarkian beheregi zegoelako. Hala, saiatu zen erlijio-liburuak irakurtzen eta Korana erakusten, buruzagien piramidean gorantz egiteko asmoz. Alderdien konstituzioaren aldeko agertu zen, islamismoaren barruan betiere, eta baita hauteskunde libreen eta iritzi-askatasunaren alde ere. Bere herrialdeko gobernuaren aurrean jarrera kritikoa izan baitzuen, Jakintsuen Biltzarra uztera behartu zuten. 1997an, etxean atxilotuta egotera behartu zuten Khamenei aiatolah kritikatzeagatik, eta 2003ra arte egon zen egoera horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hussein Ali Montazeri Aldatu lotura Wikidatan