Hussein I. erregearen meskita
| Hussein I. erregearen meskita | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Governorate of Jordan | Amman Gobernazioa |
| Hiria | Amman |
| Koordenatuak | 31°59′08″N 35°49′22″E / 31.985653°N 35.822861°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 2005 |
| Edukiera | 5.500 |
Hussein I. erregearen meskita Jordaniako Amman hirian 2004tik 2005era eraikitako meskita da. Herrialdearen handiena eta oso berria da.[1] Abdullah II.a Jordaniakoak agindu zuen eraikitzea, bere aita zen Hussein I.a Jordaniakoaren oroimenean. 2009an Benedikto XVI.a bertan egon zen, Ekialde Hurbilara egin zuen bidaia bitartean. Gaur egun, Hussein I. erregearen meskita "Jordaniako Meskita Nazionala" da, Abdullah I.aren meskita ordezkatuz.[2]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoaren mailatik 1.013 metrora dagoen muino batean dago, Khalda inguruan, Jordaniako hiriburua den Amanetik ipar-mendebaldean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otoitz-gelak 5.500 fededun inguru izan ditzake.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meskitan Mahomari eskainitako museoa bisita daieteke (arabieraz: متحف النبي محمد). Museoa 2012ko maiatzaren 15ean ireki zen.[3] Museoak Mahomaren ondasunetako batzuk barne hartzen ditu, bere bizarraren ile bat, Bizantzioko enperadoreari bidalitako gutuna, non islamera bihurtzeko eskatu zion, eta Sahabi zuhaitzaren kimua. Zuhaitz hori jordaniar basamortuan dago eta tradizioak Mahomak haren azpian atseden hartu zuela dio.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Meskita gauean.
-
Minarete bat.
-
Barruko ikuspegia.
-
Meskita gauean.
-
Barrualdea.
-
Meskitaren kupulak.
