Hussein I.a Jordaniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hussein I.a Jordaniakoa
Hussein of Jordan 1997 (cropped).jpg
Jordaniako erregea

1952ko abuztuaren 11 - 1999ko otsailaren 7a
Talal Jordaniakoa - Abdullah II.a Jordaniakoa
Bizitza
JaiotzaAmman1935eko azaroaren 14a
Herrialdea Jordania
Talde etnikoaArabiarra
HeriotzaAmman1999ko otsailaren 7a (63 urte)
Hobiratze lekuaRaghadan Palace (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: non-Hodgkin lymphoma (en) Itzuli
Familia
AitaTalal Jordaniakoa
AmaZein al-Sharaf Talal
Ezkontidea(k)Dina bint 'Abdu'l-Hamid  (1955 -  1957)
Princess Muna al-Hussein (en) Itzuli  (1961 -  1972)
Alia al-Hussein (en) Itzuli  (1972 -  1977)
Queen Noor of Jordan (en) Itzuli  (1978 -  1999)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHaxemiak
Hezkuntza
HeziketaHarrow School (en) Itzuli
Royal Military Academy Sandhurst (en) Itzuli
Victoria College (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Air Force
GraduaJeneral
Parte hartutako gatazkakNorth Yemen Civil War (en) Itzuli
Sei Eguneko Gerra
Samu Incident (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
islama

Discogs: 1824509 Find a Grave: 4673 Edit the value on Wikidata
Signature of Hussein I.svg

Hussein I.a Jordaniakoa (Amman, 1935ko azaroaren 14a - Amman, 1999ko otsailaren 7a) Jordaniako erregea izan zen. Talal ibn Abd Allah bere aita gaixotu zenean egin zuten errege (1952). Faisal II.a Irakeko erregearekin batera, Arabiar Batasuna sortu zuen (1958) Arabiar Errepublika Batuari aurre egitearren, baina Faisal hil zutenean desegin egin zuen erakundea.

Sei Eguneko Gerran Zisjordania galdu zuen (1967), eta Zisjordaniatik Jordaniara etorri ziren milaka palestinarrak gogor zapaldu zituen (1970eko iraila). 1977an PAE (Palestinaren Askapenerako Erakundea) erakundearekin harremanetan hasi zen, eta bakeak egin zituen palestinarrekin. Golkoko Gerran Iraken alde egin zuen, gerran parte hartu gabe. 1993an Israelen eta PAEren artean bake-akordioa izenpetu ondoren, Husseinek, palestinar errefuxiatu gehien zituen arabiar nazioaren buru gisa, eskualdeko hitzarmenak egiterakoan Jordaniak esku hartu behar zuela defenditu zuen.

1993ko azaroan, 1956. urteaz geroztik egiten ziren lehendabiziko hauteskunde demokratikoak izan zituzten jordaniarrek, eta Jordaniaren eta Israelen arteko bakeak egiteko erregeak proposatutako estrategia atera zen aurrera. 1994an izenpetu zen, azkenean, bakea.

1997an israeldarren eta palestinarren arteko bitartekaritza egin zuen, eta Israelgo Lehen ministroak, Benjamin Netanjahu eskuindarrak eta Palestinako Nazioko Agintaritzaren presidenteak, Jassir Arafatek, Zisjordaniari eta Hebroni buruzko hitzarmenei ekin ziezaien lortu zuen.

1995ean Asturias Printzea Saria jaso zuen.

1965etik bere anaiak Hasanek zuen oinordeko-titulua, baina 1999ko urtarrilean sei hilabetez Estatu Batuetan minbiziaren aurkako tratamendua jaso ondoren Jordaniara itzuli zenean, bere seme Abdullah izendatu zuen oinordeko. Hori egin eta hilabete baino lehen hil zen Hussein.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hussein I.a Jordaniakoa Aldatu lotura Wikidatan