Hutsul poni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hutsul ponia
Zaldi arraza
Hucul Pony, Brix.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Ukraina  Polonia  Errumania
Sinonimoak Karpatoetako ponia. Huculska, Hutsul, Huţul, Huţan, Huzul

Hutsul ponia, edo Karpatoetako ponia, Ukrainako bertako zaldi arraza bat da. Bere hedapen gunea Karpato mendietan barrena dago eta arraza Hutsul herriarekin lotuta agertzen da.

Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni mota bonek bere izena Karpatoetako Hutsul herritik hartzen du, eta horregatik Karpatoetako ponia ere deitua izan da. Arrazaren beste hainbat izen, Huculska, Hutsul, Huţul, Huţan edo Huzul dira.

Ezugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hutsul poniak oro har zaldi lasaiak dira, zela zaldiak izateko jarrera egokiarekin. Bereziki egokiak baso zein lur menditsuetan ibiltzeko. Igerilari onak dira baita ere.
  • Kolorez urdinzkak, beltzak edo gaiztankarak. Kolore argietan askotan bizkarreko mando marra nabarmen dute, eta baita hanketako zebra-marrak. Ezaugarri hauek antzineko poni arrazen ezaugarriak dira.
  • Buru txikia, mutur motza, gorputz trinkoa, hanka motzak eta apo gogor eta txikiak.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hutsul ponia, zaldia

Antza arraza garai bateko tarpanen ondorengo zuzenak dira, eta antzineko poni arrazen ezaugarri asko gorde dituzte. Beste hainbatentzat Hutsul zaldia XIII.en mende inguruan mongoliar zaldi eta bertako tarpanen arteko nahasketa baten ondorio dira. Mongoliarrek beraien zaldiak Mongolen Inperioaren garaietan ekarri zituzten eskualde honetara.

Karpato mendiko mugak sarritan aldatu dira historian zehar, hau dela eta hainbat herrialdeek aldarrikatzen dute zaldi arraza hau berezkotzat. Poloniak, Errumaniak, Ukrainak...[1]Askotan gertatzen den legez, bertako arrazek herrialde konkretu bat baino gehiago hartu dezakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hutsul poni

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]