Hydnellum spongiosipes
Hydnellum spongiosipes | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum spongiosipes Pouzar, 1960 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum spongiosipes | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum spongiosipes Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumitzeko gogorregia. Larrukara.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, Laua edo zertxobait hondoratua, bozeldua, eremu zirkularrik gabea eta eskrobikulatu gabea, tomentu fin batekin, sarritan hainbat kapela elkartuta, ertza irregularki biribildua edo lobulatu-izurtua. Arre-kanela kolorekoa, gaztetan pruina zuri batez estalia.
Himenioa: Ezten zurixkak apaindua hasieran, ondoren arre-gorrixkak bihurtzen dira; oso motzak ertzean, luzeagoak gainerakoan, dekurrenteak, finak, dentsoak.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak.
Hanka: Erdian, konikoa edo goialdean mehetua, masa harro eta bigun batez loditua oinarrirantz, oinak elkarri lotuta. Belusatua, kolore marroi argikoa edo marroi-gorrizka eta itsatsitako landare hondarrekin.
Haragia: Egitura bikoitza, batez ere oinean. Hankaren kanpoko aldea biguna da, harroa, eremu zirkularrik gabea, marroi-herdoil kolorekoa, barnealdea haritsu-suberosoa, trinkoa, gogorragoa, marroi-gorrizka, lerro zurixka eta distiratsuko eremuekin.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria. Larrukara da.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hydnellum ferrugineum delakoarekin, hau koniferoetan hazten da, batez ere pinuetan.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, haritz (Quercus), urki (Betula), gaztainondo (Castanea) eta pago (Fagus) zuhaitzen basoetako humusean batez ere.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 600 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..