Hygrocybe persistens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe persistens
Hygrocybe persistens (7920955924).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe persistens
Singer, 1940

Hygrocybe persistens Hygrocybe generoko onddo espezie bat da.[1]

Batzuentzat kalitate eskaseko jangarria da, beste batzuek diote, ez dakigula jangarria den ala ez. kapela konikoa, likatsua eta kolore hori deigarria dituen espeziea da. Espezie hau espora handiak dituzten Hygrocybe konikoen taldekoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa, konikoa edo kanpai itxurakoa, hori laranja kolorekoa edo hori-gorrixka. Azal leunekoa, distiratsua, likatsua egoera ezean, pixka bat ildaskatua ertzaren gardentasunagatik.

Orriak: Libreak, zabalak, sabeldunak, zabal, tartekatutako orritxoekin, hori kolorekoa argitxoagoa edo iluntxoagoa, ertza koskekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Liraina, zilindrikoa, luzetara ildaskatua, likatsua, kapelaren antzeko kolorekoa, zuria oinarrian,

Haragia: Horixka, oso mehea, urtsua, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea,[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe crocea delakoarekin, likatsu-lirdingatsua da eta kolore argiagokoa.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, larreetan, belardietan, koniferoen baso ireki eta belartsuetan.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 122 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 196 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]