Ezko berdeska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe psittacina» orritik birbideratua)
Ezko berdeska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe psittacina
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezko berdeska (Hygrocybe psittacina) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, likatsuegia eta txikiegia da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, ganbila, lepomakurra, kanpai itxurakoa, amaieran laua eta titi apur batekin. Kolorazio oso aldakorrekoa, orokorrean hori-argizari koloreko, geruza likatsu lodi batez estalita, berdexka gaztetan, itxura berdexka ematen dio, geroago, koloregabetu eta zurbildu egiten da. Ertz ildaskatua.

Orriak: Itsatsiak, lodiak, zabal, zabalak eta sabeldunak. Horiak erreflexu berdeekin. Orritxoekin, motzagoak eta luzeagoak.

Hanka: Berdea goian, gainerakoa horia eta gaztetan lirdinga berde batez estalia. Hauskorra, barnehutsa eta liraina.

Haragia: Zuria, horiz eta berdez tindatua, hauskorra.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Psittacina epitetoa berriz latinetik dator, "psittacus" hitzetik, loro esan nahi duena. Bere kolore biziengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako baliorik, lirdinga eta tamaina txikia baititu.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe laeta delakoarekin, honek orri dekurrenteak ditu eta ez du kolorazio berderik. Izeietan Hygrocybe psittacina var. abietina ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran, batez ere udazkenean, belardietan eta larreetan. Batez ere pinudietatik gertu dauden larreetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 123 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 203 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]