Hygrocybe quieta
Hygrocybe quieta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe quieta Singer, 1951 |
Basionimoa | Hygrophorus quietus |
Hygrocybe quieta Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskartzat hartzen den espeziea da, eta ez du inolako erakargarritasunik sukaldaritzarako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 7 cm arteko diametrokoa, gaztetan kanpai itxurakoa, ondoren laua titi kamuts batekin, ilegabea edo fibrila fin batzuekin, hori-urre kolorekoa edo hori-laranjakoa.
Orriak: Lodiak, zabal, zabalak, izurtuak, sabeldunak eta itsatsiak. Kolore horixkakoak edo arrosa-laranjakoak.
Hanka: 2 - 6 x 0,5 - 1,5 cm-koa, barnehutsa, leuna, baina ez likatsua, konprimitua, hori-arrautza kolorekoa.
Haragia: Mehea, hori-limoi edo hori-laranja kolorekoa, zimitzen usain desatsegina du, Lactarius quietus gogorarazten du.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe flavescens delakoarekin, baina honek ez du Lactarius quietus espeziearen usainik. Badira beste Hygrocybe horixka batzuk, eta horiekin nahas daiteke: Hygrocybe chlorophana, Hygrocybe constans, Hygrocybe aurantiosplendens, etab.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkeneko espeziea da, eta basoetako leku belartsuetan, belardietan eta larreetan ateratzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Puerto Rico, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Txina, Kenya, Papua Ginea Berria, Australia.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 137 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrocybe quieta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1951. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Hygrocybe
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Papua Ginea Berriko onddoak
- Kenyako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Islandiako onddoak
- Guadalupeko onddoak
- Puerto Ricoko onddoak
- Txinako onddoak