Hygrocybe unguinosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe unguinosa
Hygrocybe spec. - Lindsey 2a.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe unguinosa
[[|]]

Hygrocybe unguinosa Hygrocybe generoko onddo espezie bat da.[1]

Hygrocybe gehienek bezala , ez du balio gastronomikorik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, lehenik kono edo kanpai formakoa, gero apur bat zabaldu egiten da, batzuetan erdigunean titi batekin, ertza zuzena, nahiko erregularra, mehea. Gris-marroixka kolore samarrekoa. Oso likatsua (behatzen artetik ihes egiten du), leuna, gaztetan gardentasunak asko ildaskatuen du, lehortzean zurbildu eta distiratsu egiten da.

Orriak: Zuriak edo zurixkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, orritxo batzuekin. Itsatsiak, bihurgunetsuak ez.

Hanka: 5 - 8 x 0,5 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa edo apur bat estutua goialdean. Sarritan irregularra eta konprimitua, batzuetan luzetarako arraildura batengatik. Barnehutsa eta hauskorra. Grisa edo gris-marroixka kolorekoa. Likatsua, distiratsua.

Haragia: Mehea, oso hauskorra; gris zurbil kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria. Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe murinacea delakoarekin, honek, amoniakoaren usain bizia du eta orri grisaxkak ditu. Hygrocybe ingrata espeziarekin, honek ere usain nitrosoa du eta orriek gorritzeko joera dute.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazken azken aldera, zelaietan. Nahiko urria.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde epeletan hedatuta dago eta Europan, Ipar Amerikan eta beste leku batzuetan agertzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 125 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 112 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]