Edukira joan

Hygrophorus pudorinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrophorus pudorinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus pudorinus
Fr., 1836

Hygrophorus pudorinus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain txarra eta zapore txarra dituelako. Egosten ari denean, erretxina usain desatsegin bat jariatzen du.

Sinonimoa: Limacinum glutiniferum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 18 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, globo itxurakotik ganbilera, gero lau-hondoratua, leuna, likatsua, arrosa-haragi kolorekoa. Ertza gorantz biribilduta.

Orriak: Zabal, itsatsiak edo dekurrente samarrak. Hondoan arrosa kolorekoak.

Hanka: 6 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1,3 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Betea, solidoa, likatsua. Ezkata zuriekin edo arrosa kolorekoekin.

Haragia: Zuria, arrosa kolorez lausotua kapelaren azpian, solidoa. Erretxina usainarekin eta trementinaren zaporearekin.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Pudorinus epitetoa berriz latinetik dator, lotsa, esan nahi duen "pudor" hitzetik. Bere arrosa koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra. Oliotan edo ozpinetan kontserbatuta bakarrik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrophorus poetarum dekakoarekin nahas daiteke, honek kolore motelagoak ditu (okre-arrosa), ez da hain likatsua, usain eta zapore atseginak ditu eta pagoen eta haritzen azpian hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan. Lurzoru karedunetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 114 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 443 or. ISBN Es..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hygrophorus pudorinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]