Edukira joan

Hylotrupes bajulus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hylotrupes bajulus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaCallidiini
GeneroaHylotrupes (en) Itzuli
Espeziea Hylotrupes bajulus
Linnaeus, 1758

Hylotrupes bajulus Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europa hegoaldean du jatorria baina egurrezko produktuetan ezkutatuta mundu zabalera hedatu da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Pipien antzera, zurezko produktuen izurri handienetakoa da, pinu egurrarena bereziki. Beldarrek zura jaten dute eta egurreko eraikinen egituraren egonkortasuna nabarmen ahuldu dezakete.[1]

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 10-20 mm artean neurtzen ditu, baina pipiekin konparatuta handia da, horregatik hainbat hizkuntzatan "pipi handia" izena ematen zaio.[1] Emeak arrak baino handiagoak izaten dira.[3]

Gris-arre koloreko gorputza du, ile fin argiz estalita, eta nahiko zapaldua da. Puntu zuri batzuk ere baditu inguruarekin nahasteko[3]. Buruan begi beltz handiak ditu eta antena gorrixka luze eta finak.[3]

Beldarrak zein helduak zuhaitzen enborren barnean elikatzen dira, pinuak eta izeiak atsegin dituzte bereziki.[1]

Ez da erraza kakalardo helduak ikustea, baina udako egun beroenetan ateratzen dira eta ugaltzeko aprobetxatzen dute. Emeak zuhaitzen azaleko arrakaletan arrautzak jartzen ditu obiskarpo luze eta flexiblea erabiliz. Hamalau egun igaro ondoren beldarrak jaiotzen dira, eta baraila indartsuei esker enborraren barnean zulatzen hasten dira.[1]

Beldarren garapen aldia oso luzea izan daiteke, baita 10 urtetik gorakoa ere, betiere inguruan duen tenperatura eta hezetasunaren arabera eta egurrak duen nutrizio balioaren arabera.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f «Carcoma Plagas de la madera: la carcoma grande» higieneambiental.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. a b c (Gaztelaniaz) ITM, Comunicación. (2016-12-27). «Hylotrupes Bajulus o carcoma grande» ITM Tratamientos de la Madera (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]