Hypori

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hypori Star Warseko fikziokzo unibertsoko planeta bat da.

Hypori klima epeleko planeta bat da, harritsua eta mineraletan aberatsa. Ez zuen adimendun bizirik Baktoid Armor Workshopeko buruzagiek geonosiar erlauntza oso bat eramanez planetaren kolonizazioa sustatu zuten arte. Gertuko Geonosis planetako langile hauek Hypori fundizio handi batean bihurtu zuten. Bertako lur hondatuetan gudu droide lantegi batzuk eta Sistema Independenteen Konfederakuntzako separatisten beste makina batzuk zeuden.

Daakman Barrek Jedi Maisuak eta bere padawan ikaslea zen Shaa'Gik fundizioa aurkitu zuten eta Coruscanti honi buruzko informazioa eman zioten. Errepublika Galaktikoak berehala erreakzionatu zuen ontzi flota bat eta klon infanteria bidaliz. Baina erasoa sekulako desastrea izan zen. Ontziek euren tropak lehorreratzerik ere ez zuten izan mina orbitalen ondorioz. Hypori Errepublikako ontzi eta ehiza-ontzien hilerri bihurtu zen. Soilik Daakman Barrek maisua eta bere ikasle Shaa'Gi irten ziren bizirik desastre horretatik. Berehala Jedi Kontseilu Gorenak jada eroritako flotaren hondakinen artean ezkutatzen ziren beste biak bizirik atera ahal izango zituen jedi talde bat bidali zuen.

Separatisten tropak oso prestatuak zeuden, eta Hyporin androide armadak gidatzen zituena galaxiak sekula ezagutu duen jeneralik beldurgarrienetako bat zen: Grievous Jenerala. Grievousek Daakman Barrek maisua erreskatatzen saiatu ziren dozena erdi Jedi harrapatu eta hil zituen. Daakman Barrek Maisua bera, honen ikasle zen Shaa'Gi, K'Kruhk eta Tarr Seirr planeta honetako hondatutako lautadetan hil ziren. Honela hasi zen Grievous Jenerala Jedi ehiztari bezala ospea hartzen. Soilik Ki-Adi-Mundi, Shaak-Ti eta Aayla Secura irten ziren bizirik bere erasoetatik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]