I'm Your Man
I'm Your Man | ||||
---|---|---|---|---|
Leonard Cohen taldearen | ||||
Argitaratze data | 1988ko otsaila | |||
Grabazioa | 1987ko abuztua-urria | |||
Musika mota | Folk-rock | |||
Iraupena | 40:41 | |||
Hizkuntza | (Ingelesez) | |||
Diskoetxea | Columbia | |||
Ekoizpena | Leonard Cohen, Roscoe Beck, Jean-Michel Reusser, Michel Robidoux | |||
Leonard Cohen taldearen kronologia | ||||
|
I'm Your Man (Ni zure gizona naiz euskaraz) Leonard Cohenen zortzigarren disko luzea izan zen, 1988an plazaratuta. Arrakasta dezente lortu zuen eta, modu batez, artistaren itzulera suposatu zuen. Bere disko onenetariko bat bezala onartua izan da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko diskoa 1984an plazaratuta Various Positions izan zen eta zuen hainbeste arrakasta izan. I'm Your Man, aldiz, Cohenen musika zerrenden aurreko postuetara eraman zuen; zenbait estatuetan, Espainian eta Norvegian, lehen postua lortu zuen.
Diskoaren estiloak aurrekoen estiloarekin ezer ikusi gutxi dauka zeren eta pop sintetikoaren ildoan baitago. Disko honetan Sharon Robinsonekin kolaborazioak hasi ziren; lotura hori ondorengo diskoetan mantendu zen, batez ere Ten New Songs grabazioan.
Abesti nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Disko honetan "First we take Manhattan" kanta dago eta hori izan zen, alegia, diskoa promozionatzeko aukeratutako abestia. Abesti hau Cohenen benetako klasikoa bihurtu zen eta bertsio ugari ezagutu zituen: R.E.M., Joe Cocker, Enrique Morente eta Lagartija Nick.
Disko berean beste kanta garrantzitsua zetorren, "Take This Waltz", Federico García Lorcaren Pequeño vals vienés" poeman inspiratutakoa. Poema hori Lorcaren Poeta en Nueva York liburuan agertu zen. Cohenek sarritan azaldu zuen Granadako poetarenganako mirespena." Enrique Morentek eta Lagartija Nick taldeak Omega diskoan moldatu zuten .
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesti guztiak Leonard Cohenenak dira, beste izen aipatzen den izan ezik.
- "First We Take Manhattan" – 6:01
- "Ain't No Cure for Love" – 4:50
- "Everybody Knows" (Cohen, Sharon Robinson) – 5:36
- "I'm Your Man" – 4:28
- "Take This Waltz" (Federico García Lorca, Cohen) – 5:59
- "Jazz Police" (Cohen, Jeff Fisher) – 3:53
- "I Can't Forget" – 4:31
- "Tower of Song" – 5:37