Iñaki Arriola

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Arriola
Iñaki Arriola

Iñaki Arriola 2011n.


Karguan
2016ko azaroaren 28(e)tik
Lehendakaria   Iñigo Urkullu
Aurrekoa Ana Oregi

2009ko maiatzaren 7a – 2012ko abenduaren 14a
Lehendakaria   Patxi López
Aurrekoa Javier Madrazo (Etxebizitza)
Nuria Lopez de Gereñu (Herri Lan eta Garraioa)
Ondorengoa Juan Mari Aburto (Englegua eta Gizarte Politikak)

Jaiotza 1959ko urriaren 7a (57 urte)
Eibar, Gipuzkoa
 EH
Alderdi Politikoa PSE-EE
Lanbidea Abokatua

Iñaki Arriola López (Eibar, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 7) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua izan zen 2009tik 2012ra. Zuzenbidean lizentziatua zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gipuzkoan. 2008ko maiatzaren 17tik Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia da.

1991tik 1993ra Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen, baina bere eserlekuari uko egin zion Eibarko alkate kargua hartzeko. 1993tik 2008ra Eibarko alkatea izan zen.

2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Patxi López lehendakari bihurtzean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburu izendatu zuen bere kabineterako. Bere agintaldiko lan nagusia Euskal Y-aren obrei bultzada handia ematea izan zen, Bergara eta Irun arteko zatian (Gipuzkoako zati hori da Eusko Jaurlaritzak eraikitzeko ardura duen bakarra). Arriolaren agintaldiaren hasieran, zati horrek dituen hamazazpi tarteetatik batean besterik ez ziren lanean ari; agintaldiaren bukaeran, bukatuta zeuden bi, eta besteetan lanean ari ziren.[1][2]

Aurreko legealdian onartu zen Etxebizitza Legea garatzeko 2016an Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza izendatu zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Javier Madrazo (Etxebizitza)
Nuria Lopez de Gereñu (Herri Lan eta Garraioa)
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua
2009-2012
Ondorengoa
Juan Mari Aburto (Englegua eta Gizarte Politikak)