Edukira joan

Iñaki Iriarte López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Iriarte López


Nafarroako parlamentari

2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñaki Iriarte López
JaiotzaIruñea1971ko uztailaren 22a (52 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
UNED
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafarroak Batzen Du

Inguma: inaki-iriarte-lopez

Iñaki Iriarte López (Iruñea, Nafarroa, 1971ko uztailaren 22a) nafar politikaria da, UPN alderdiari lotua. Zientzia Politikoak eta Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Filosofia diplomatura atera zuen UNEDen eta Soziologian doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. EHUko irakasle titularra da Pentsamentu Politikoaren Historia irakasgaian. 2015 eta 2018 bitartean Nafarroako Parlamentuko parlamentaria izan zen, UPNren zerrendan independente gisa aurkeztu ondoren.[1] Parlamentari izateari utzi zion arrazoi pertsonalak zirela eta. 2019ko hauteskundeetan Navarra Sumaren zerrendan aurkeztu zen eta parlamentari bilakatu zen berriz.

Familia karlista batean jaio zen. Madrilen euskaldundu zen, unibertsitate garaian. Gaztea zela euskal abertzaletasunetik gertu kokatu zen, hizkuntzak bultzatuta. Ez zegoen ezker abertzaletik urruti, eta indarkeriaren aurkako jarrera zela eta Aralar alderdiaren proposamenengatik interesa piztu zitzaion, nahiz eta ez zen militantziara pasa. Doktorego tesia egiten ari zela haren ideiak moldatzen joan ziren, eta UPNko erregionalismoan amaitu zuen. Haren burua nafar, euskaldun eta espainol gisa definitzen du.[2]

Emaztea palestinarra du, eta zenbait bidaia egin izan ditu Palestinara. Jesusen hilobi santuko giltza gordetzen dute bere senideek eta oso familia ezaguna dira Jerusalemen.

2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan UPNren zerrendan zazpigarren postuan aurkeztu zen, independente gisa. Parlamentari hautatua izan zen, eta legealdian zehar Hezkuntza Batzordeko lehendakariordea izan zen, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordeko bozeramailea izan zen, baita Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne arazoak eta Justizia Batzordeko zein Nazioarteko Elkarbizitza eta Elkartasunaren Batzordeko kidea ere.[3] Parlamentari lana irakasle jardunarekin uztartu zuen, eta hori zela eta ezin izan zen zenbait bilkuratara joan. Oihartzun handia izan zuen 2017ko urrian gertatutako bozketakː EH Bilduk zonifikaziorik gabeko Euskaren Legearen aldeko proposamena aurkeztu zuen, eta boto batengatik soilik izan zen onartua, Iñaki Iriartek lana zela eta ez baitzuen bertaratzeko aukerarik izan.[4] 2018ko ekainean arrazoi pertsonalak zirela eta parlamentari izateari utzi zion, irakasle jardunean zentratzeko.[5]

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan Navarra Suma koalizioaren zerrendan aurkeztu zen, bederatzigarren postuan. Parlamentari hautatua izan zen, eta ekainaren 19an egindako eratze-bilkuran koalizioak Nafarroako Parlamentuko lehendakari izateko hautagai gisa aurkeztu zuen. Lehen itzulian bere koalizioaren 20 botoak eskuratu zituen, eta bigarren itzulian Geroa Baiko Unai Hualderekin lehiatu zen, baina ez zuen kargua lortu, 20 botoak mantendu baitzituen Hualdek gainerako 30 botoak eskuratu zituen bitartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Iñaki Iriartek parlamentari izateari utziko dio - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  2. «'Ezker abertzaletik ez nengoen urruti'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. «Iñaki Iriarte - Parlamentario foral» Nafarroako Parlamentua (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-10-30). «La Ley del Euskara pone contra las cuerdas a Iñaki Iriarte (UPN)» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Iñaki Iriarte López, parlamentario euskaldun de UPN, dejará el escaño 'por motivos personales'. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).