Iñaki Martiarena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mattin
Mattin
Datu pertsonalak
Izen osoa Iñaki Martiarena Otxotorena
Jaio 1967
Euskal Herria Donostia (Gipuzkoa)
Lanbidea Ilustratzailea

Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin ezizenez ezagunagoa, (Donostia, Gipuzkoa, 1967 - ) euskal komikigilea da. Informazio Zientzietan lizentziatua ikasketaz, hainbat alorretan aritu da ilustratzaile, hala nola umorean, grafismoan, diseinuan, komikian, karikaturan... EuskaL Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratu ditu.

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak argitaratu ditu hedabide ezberdinetan, hala nola, Euskaldunon Egunkarian, Napartheiden, Ipurbeltzen, Gaztezulon, AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian, Argian eta Bagerak plazaratutako Irutxulo aldizkarian. Belardo pertsonaiaren istorioak marrazten ditu, gaur egun larunbatero Berria egunkariko Mantangorri umeentzako gehigarrian, eta lehenago —Espainiako justiziak itxiarazi zuen arte— Euskaldunon Egunkarian. Berak hainbatetan esan bezala, prentsan argitaratzea ez da lan erraza. [1]

1998an hasi zen Haur eta Gazte Literaturako bere lehen argitalpenekin, eta, harrez gero, liburu ugari ilustratu ditu[2]. Mitxel Muruak idatzi eta Mattinek ilustratutako Maripuzker liburua Bratislavako Ilustraziogileen XIX. lehiaketarako hautatua izan zen.

Zenbait gizarte mugimendurentzat kartel, pegatina eta beste euskarrietarako irudiak sortu ditu (antimilitaristak, zezenketen aurkakoak, AHTaren aurkakoak...). Besteren artean, 1995ean Manu Gomezen bertsoekin osatutako intsumisioaren aldeko Zulo beltzean liburukian agertu ziren Mattinen marrazkiak, eta 2004. urtean Ez naiz pegata hutsa!: Gladys eguzkiarekin maitemindu zenekoa liburua argitaratu zuten, Gladys del Estal ekologistaren heriotzaren 25. urteurrenean. Konpromismo militanteak buruhausterik ere ekarri dio, 2000. urtean Aizu! aldizkarian argitaratutako tira bat zela bide AEK-k eraso bat jasan baitzuen.[3]

Bere eskua musika taldeetaraino ere iritsi da, Morau musikariarekin aritzen da elkarlanean. [4]

Ipuin kontalaritza eta ilustrazioa nahasten dituen proiektuak sortu ditu: 1999an Ixabel Agirresaroberekin Irudipuinak izenekoan Euskal Herriko ipuin klasikoetan oinarritutako ikuskizuna sortu zuen. Bakarka ere uztartu ditu marrazkigintza eta kontalaritza. Bat batean marrazten ere aditu da, kontalari baten laguntzarekin batzuetan eta bakarrik besteetan. [5]

Nazioarte mailan ospe handia duen Haur eta Gazte Liburuen Ilustrazioen Bratislavako Biurtekoan parte hartu du birritan, Galtzagorri Elkarteak OEPLIrekin lankidetzan bere hautagaitza proposatuta: 2003an Maripuzker (Elkar) liburuarekin; eta 2011n, Haize adina (Cristinaenea Fundazioa) liburuarekin. [6]

Komikilari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat argitalpenetan sortzen ditu pertsonaiak eta tira komikoak. [7]

  • 1888- Argia aldizkaria. Andoni Tolosa gidoilaria. Pertsonaia: Bocarta detektibea
  • 1990- Argia aldizkaria TXT komiki gehigarriaren arduraduna.
  • 1991- Irutxulo aldizkaria : Pertsonaiak: Moko eta Karmele
  • 1991- Entzun aldizkaria : No future, no present
  • 1991- Aizu alzikaria : Irrintzia
  • 1996- Ipurbeltz haur aldizkaria: Kattalingorri neska ilegorriaren abenturak

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzien artean, Thomas Rowlandson ingelesa (1756-1827), Honoré Daumier frantziarra (1808-1879), Wilhelm Busch alemaniarra (1832-1908) eta Jon Zabalo «Txiki» (1892-1948) ditu.[3]

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika eta formatuei dagokienez, tinta txinatarraz gain, tenperak, marrazkiak eta ordenagailuz egindako irudiak erabiltzen ditu. [6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mattinek sortutako irudia: Gozo-gozo

Asko dira Iñaki Martiarenak ilustratutako lanak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:

  • Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed. Joxe Mari Iturralde Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar, 2007).
  • Txikimundi (Gure mundu txikitik). Batzuen artean, Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar, (2007).
  • Riskyren ipuin politenak. Joxemari Iturralde, Iñaki Martiarena "Mattin" (2009).
  • Patzikuren problemak Katixa Agirre, Iñaki Martiarena "Mattin" (Elkar (2010).
  • 1002. gaua Xabier Mendiguren, Iñaki Martiarena "Mattin" (Pamiela, 2010).
  • Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena "Mattin" (2013).
  • Sua itzali, hiria piztu. Donostia Sutan 1813-2013 Elkartearekin batera (2013).
  • Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena "Mattin" (2014-2015).
  • Txoriak ezkutatzen zuena Ainara Saez, Iñaki Martiarena "Mattin" (2015).
  • Zarrakamalda. Iñaki Martiarena "Mattin" (Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta, 2016)
Sakontzeko, irakurri: «Iñaki Martiarenaren lanen zerrenda»

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak erakusteko erakusketak ere erabili ditu, hauek adibidez:

  • 1996 urtean: Errenteria-Oreretan (Karikatura erakusketa).
  • 2011 urtean: Donostian. [8]
  • 2014 urtean: Donostian [9] ("Prentsa eta giza eskubideak" ekimenaren barnean).
  • 2015 urtean: Ibarra [10] [11] eta Zumaian [12].
  • 2016 urtean Ilustratzailearen txokoa: Mattin., Aiete Kultur Etxea , 2016ko otsailaren 23tik maiatzaren 27ra, Donostia [13]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]