Iñaki Martinez de Luna
Iñaki Martinez de Luna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1950eko urriaren 22a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, soziolinguista eta Euskaltzain urgazleen zerrenda |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950eko urriaren 22a - ) euskal soziologoa da.
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia (1990-2015), hizkuntzaren soziologian aditua, bereziki hizkuntza gutxituen soziolinguistikan.[1] Hainbat erakundetan lan egin du: 1982tik 1986ra arte EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea) eta 1986tik 2015era bitartean Prospekzio Soziologikoen Kaabineteko arduraduna izan da.
2007-2013 artean Auñamendi Eusko Entziklopediako zuzendaria izan zen. Soziolinguistika klusterraren kide eta lehen lehendakaria. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoko zuzendaria (2001-2016). Eusko Ikaskuntzako kidea. ARRUE ikerlerroko zuzendaria (2004- ), Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa (EGOD) ikerlaneko zuzendaria.[2] Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuko zuzendaria (2013-2018). BAT Soziolinguistika aldizkariko zuzendaria.
Azken argitalpen batzuk: 2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),[1] Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),[3] Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),[4] The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254), La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),[2] Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),[5] EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),[6] Hizkuntza-estrategia birpentsatuz (2018) Hermes 60: 68-70,[7] Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1),[8] Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3),[9] The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[10]
2017tik Garabide elkarteko Kontseilu Nagusiko kidea eta 2019tik aurrera lehendakaria.
2018ko maiatzaren 24tik Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba / Soziolinguista» Euskonews (506).
- ↑ Martinez de Luna Perez de Arriba, Iñaki. (2016-08-22). «Euskararen gaineko oinarrizko diskurtsoen lanketa: EGOD egitasmoa: emaitza txostena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
- ↑ «Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ Iñaki Martinez de Luna, Xabier Erize, Mikel Zalbide. Euskararen bilakaera soziolinguiztikoa(1981-2011). .
- ↑ http://www.euskadi.eus/web01-a2aznscp/eu/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051807&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf
- ↑ «Eaeko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan (2011-2015) Aurre Proiektua - Txosten Exekutiboa. Batzuk. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ «2018» www.sabinoarana.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «BAT 106 - 2018 (1), "Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka" | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-07).
- ↑ https://web.archive.org/web/20191208002318/http://www.soziolinguistika.eus/node/7047
- ↑ «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.