Iñaki Olazabal
| Iñaki Olazabal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Andoain, 1959 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 2025eko maiatzaren 3a (65/66 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea eta artista |
| olazabal-escultura.es | |
Iñaki Olazabal Ezeiza (Andoain, 1959 - Donostia, 2025ko maiatzaren 3a) euskal eskultorea zen. Sorabillako tailerraren partaidea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langile-klaseko familia batean sortutakoa, elektrikari ikasketak egin zituen. Lanbide horretan lana egin zuen, 1980ko krisialdian langabezian geratu arte[1]. Orduan, 1983. urtean, arte munduan eman zituen lehen urratsak bere jaioterriko Sorabilla auzoan Xabier Laka artistak gidatzen zuen tailerrean[2]. Horren ondoren, Sorabillako tailerra utzi gabe, Artelekuko tailerretara jo zuen eta han Fernado Sinagak, Angel Badosek eta Juan Muñozek emandako ikastaroak egiteko aukera izan zuen. Hala, 1988. urtean, Gipuzkoako Artista Berrien lehiaketa irabazi zuen.[3]

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntza batekin Alemaniara joan zen eta 1991 eta 1993 bitartean bertan jarraitu zuen formakuntza jasotzen, Joseph Beuysek sortutako Düsseldorfeko margolaritza eskolan (Staatliche Kunstakademie), hain zuzen ere.
1990ko hamarkadaren bukaeran Zumaian finkatu zen eta bertan izan ditu galeria eta tailerrak, azkena, Oikiako auzoan.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen garaian hainbat material eta teknikarekin[2] (harria, serigrafia, burdina,...) esperimentatu izan bazuen ere, 2000. urtetik aurrera, batez ere, bere zinkezko eskulturak egin ziren ezagunak, adibidez, Oria ibaia izenekoa, Oria ibaian zehar kokatuta dagoen 7 eskultura multzoaren pieza dena. Instalazio hauek Zegaman, Ordizian, Ikaztegietan, Tolosan, Andoainen, Zubietan eta Orion daude.
Bestalde, eskulturak ditu[2] Zumaian, Mendaron, Bilbon, Senperen (Santuario, 2008), Donibane Garazin (Itzal Aktiboa, 2006) edo Trapagaranen. Azken honek, Trapagarango Zugaztieta auzoan kokatuta dagoenak, eraso bat jaso zuen 2025ko maiatzaren 2an, eta bertako instalazioaren pieza batzuk uretara bota zituzten.[4]
Hainbat serie ere baditu[2], esaterako, Tubos, Gotas, Entre vigilantes, gerreros y santuarios, Árboles (2006), Medallas (2012), edo Elkarrizketa (2004-2013) direlakoak. Azken horren instalazioak ditu, Gironan (Miguel Alsiusen bilduma, 2004), Gipuzkoako Batzar Nagusietan (2007), Bilbon (Elkarrizketa-Maternidad, 2008), Zumaian (2010), Zugaztieta-Trapagaran (2012) eta Mendaron (2013).
2003.urtean Artozkin (Nafarroa) Itoitzekiko Solidarioak taldeak antolatutako Artozki-Artezki[5] ekimenean parte-hartu zuen[6] eta herriaren suntsipena eragozteko bertako elizan muntatu zen erakusketarako obra utzi zuen. Poliziak erresistentzia-gunea desalojatu zuenean, bertako elizan ikusgai zeuden Artozkiko artelanak bahitu zituen eta denbora luzean desagertuta egon ziren, handik hogei urtera modu anonimoan batzuk bueltatu zituzten arte.[7]
Egonaldiak eta erakusketak[8]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016, urtera arte:
2016
- Urdatxeko Monasterioa. Nafarroa.
- Luis Burgos galeria. Madril.
- KUR galeria. Colectiva Miradas.
2015
- Oxford aretoa. Zumaia.
- Egonaldia. Nautilus Lanzarote.
- Arte erakusketa. Santa Maria eliza.
- Pedrazako gaztelua. Segovia.
- Arte Kalea II. Balmaseda.
2014
- Amets Kabi. Arantzazu. Oñati.
- Aroztegi Aretoa. Bergara.
- Memoria de la diversidad. Expediente I/D. Recalde Aretoa. Bilbo.
- Arte Kalea. Balmaseda. Bizkaia.
- Itzal Aktiboa. Donibane Garazi.
2013
- Egonaldia. Nautilus Lanzarote.
- Eskultura instalazioa. Primitif & Contemporain. Museo Bonat. Sala Le Carre aretoa. Baiona.
2012
- Koldo Mitxelena. Sala Ganbara. Donostia.
- KUR galeria. Donostia.
- Peregrinator. Aranburu Jauregia. Tolosa.
- Eskultura instalazioa. Zugaztieta. Trapagaran. Bizkaia.
2011
- Peregrinator. Llavori bilduma Alondegia. Zumaia.
- Art contemporen basque. Ipiña-Bidaurreta bilduma. ARTIUM
- Villa Ducotenia. Donibane Lohizune.
2010
- Eskultura instalazioa. ELKARRIZKETA Gernika parkea. Zumaia.
- Chemins d'Art en Armagna. Cassigne. Frantzia.
2009
- KUR galeria. Donostia.
- La Minoterie Nayart. Nay-Pau. Frantzia.
2008
- OTEIZA. Memoria y apropiaciones. Zitadelako Mistoen pabiloia. Iruñea.
- Zuloagaren inguruan. Laia Espazioa. Zumaia.
- ETE 2008.. Bardoze.
- ARCO 08. Moises Perez de Albeniz galeria. Galeria Carreras Mujica galeria. Madril.
- Artea Oinez. Iruñea, Donostia, Tolosa, Lizarra.
2007
- Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Donostia.
- ARCO 07. Moises Perez de Albeniz galeria. Carreras Mujica galeria. Madril.
- Artea Oinez 07. Iruñea, Donostia, Viana.
2006
- Kursaaleko Kubo Aratoa. Tiempos de Libertad. Donostia.
- Bosteko 05. Getxo, Mungia.
- Oria ibaia. Orio, Tolosa, Zubieta.
- Ospitalea. Metal esculture. Irisarri.
- Uda Erakusketa. Izura-Azme.
- Bellartea. Brindos fine art gallery. Biarritz.
- Aranburu Jauregia. Tolosa.
- Eskultura instalazioa. T.S. Fundiciones. Zestoa.
- ARCO 06. Moises Perez de Albeniz galeria. Carreras Mujica galeria. Madril.
2005
- Getariako museoa. Getaria. Lapurdi.
- Beatrix-Enea. Angelu.
- Udaletxearen patioa. Angelu.
- Oria ibaia. Zegama, Ikaztegieta, Andoain, Ordizia.
- Bastero Kultur Etxea. Andoain.
- III Riofisa biurtekoa. Alcobendas. Madrid.
- ARCO 05. Moises Perez de Albeniz galeria. Carreras Mujica galeria. Antonia Puyò galeria. Madril.
2004
- Carreras Mujica galeria.Bilbo.
- Antonia Puyó galeria. Zaragoza.
- Alondegia. Oxford aretoa. Zumaia.
- Uda Erakusketa. Izura-Azme.
- Barrena Kultur Etxea. Ordizia.
- Artea Oinez 04. Iruñea, Bilbo, Donostia.
- ARCO 04. Moises Perez de Albeniz Galeria. Madril
2003
- Altxerri Galeria. Donostia.
- Goiart I. Lehen saria. Ordizia.
- Uda Erakusketa. Egonaldia. Izura-Azme.
- Josette Dakosta Galeria. Donibane Garazi.
- +/- 25 Arte Nagusia. Artemetak. Bilbo.
- Montehermoso Kultura Zentroa. Gasteiz.
- ARCO 03. Moises Perez de Albeniz Galeria. Madril
2002
- Moises Perez de Albeniz Galeria. Iruñea.
- Uda Erakusketa. Izura-Azme.
2001
- Uda Erakusketa. Izura-Azme.
2000
- Berta Belaza Galeria. Bilbo.
- Museo Nabarra. Iruñea.
- Pitxu Kultur Elkartea. Maule-Lextarre.
1999
- Kultur Etxea. Villabona.
- Portalea. Eibar.
- Alondegia. Zumaia
- Plastica Contemporanea. Gasteiz.
1994
- Galeria CM2. Gasteiz.
1993
- Galerie Eikelman. Essen. Alemania.
- Obra erosketa. Vitoria Arte. Gasteiz.
- Euskal Kultur Bidean. Paris.
- Quadrat. Rattingen. Alemania.
- Kunstakademie Dússeldorf. Alemania.
1992
- VIII Salon de Artes Plasticas. Alcobendas. Madril.
- Almeriako biurtekoa. Almeria.
- Kunstakademie Dússeldorf. Alemania.
- Galeria 33. Essen. Alemania.
- Arco 92. Seiquer Galeria. Madril.
1991
- Zornotzarte. Zornotza.
- Artea Oinez. Zitadela. Iruñea.
1990
- XI Convocatoria Artes Plasticas. Alicante.
- VII Daniel Vazquez Diaz. Huelva.
- Serigrafia. Museo San Telmo. Donostia.
- White Spirit. Gernika.
- Almeríako biurtekoa. Almeria.
- Arteleku. Juan Muñozen tailerra. Donostia.
1989
- Urigain Kultur Etxea. Andoain.
- X Convocatoria Artes Plasticas. Alicante.
- Serigrafia. Manuel Bello tailerra. Arteleku. Donostia.
- Eskultura. Angel Badosen tailerra. Arteleku. Donostia.
1988
- 30, artista gazteen lehiaketa. 1, saria. Donostia.
- VIII Arte Plastikoan Biurtekoa. Gasteiz.
- Eskultura II. biurtekoa. Murtzia.
- Eskultura. Fernando Sinagaren tailerra. Arteleku. Donostia.
- Eskultura instalazioa. Manuel Lekuonari omenaldia. Andoain.
- Eskultura instalazioa. San Martin parkea. Gasteiz.
1987
- Galeria Faux-Pass. Essen. Alemania.
- Sorabillako tailerra. Legazpi.
1986
- Zazpi Galeria. Zarautz.
- II. arte plastikoen lehiaketa. CAV. 2. saria.
1985
- Sorabillako tailerra. Luis de Ajuria aretoa. Gasteiz.
- III. Euskadiko Eskultura erakusketa. Tolosa.
1984
- Sorabillako tailerra. Getaria.
- II. Euskadiko Eskultura erakusketa. Tolosa.
1983
- Sorabillako tailerra. Andoain.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oria ibaia bildumaren Tolosako eskultura.
- Zuloaga margolariren omenez, pintoren honen Zumaiako etxeko lorategian jarritako eskultura.
- Zumaiako Alondegia kultur etxean zintzilikatutako Vigilante izeneko eskultura
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eskulturaren espazio intimoan - Zumaia» Zumaiaguka.eus (kontsulta data: 2025-05-06).
- 1 2 3 4 Olazabal, Iñaki. (2006). Katalogoa (Lege gordailua: SS-1414/06). Iñaki Olazabal.
- ↑ «Olazabal Eceiza, Iñaki - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-05-04). «Iñaki Olazabal eskultorea zendu da» naiz: (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ahotsa. «Artozki-Artezki» erakusketa Agoitzen ikusgai – TUTOBERRI. (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ «Iñaki Olazabal eskultorea hil da» Berria 2025-05-05 (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ «Artozkin 20 urtez desagerrarazitako artelan batzuk berreskuratu dituzte Itoizko solidarioek» Argia (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ Olazabal, Iñaki. Escultura. .