Iñaki Ortiz de Villalba
Jump to navigation
Jump to search
Iñaki Ortiz de Villalba | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Iñaki Ortiz de Villalba Payueta |
Jaiotza | Gasteiz, 1971 (47/48 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Iñaki Ortiz de Villalba Payueta (Gasteiz, Araba, 1971) euskal musikari eta abeslaria da. Betagarri euskal musika taldearen abeslari eta arima izateagatik da ezaguna, horregatik Iñaki Betagarri ezizena jaso izan du.
Eduki-taula
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan Harremanak eta Gizarte Graduatua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. Bost urtez LAB sindikatuan egin zuen lan, baina bere postua utzi zuen musikarekin bateragarria ez zelako. 1993 eta 2017 artean Betagarri taldearekin hamaika disko atera eta ehundaka kontzertu eman zituen. 2017an ordea taldea desegin zen eta urte berean talde berria osatu zuen, Modus Operandi izenekoa.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Betagarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maketa (1994)
- Betagarri (1997, Mil a Gritos)
- Arren Erro Zaharra (1998, Mil a Gritos)
- 80/00 (1999, Esan Ozenki)
- L (2000, Esan Ozenki)
- Freaky Festa (2000, Esan Ozenki)
- Remix (2001, Metak)
- Arnasa Hartu (2002, Metak)
- Zuzenena (2004, Metak)
- Hamaika Gara (2006, Oihuka)
- Bizitzari txistuka (2009, Elkar)
- Zorion Argiak (2012, Elkar)
- 20 urte Zuzenean (2014, Maldito Records)
Modus Operandi[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Modus Operandi (2018, Baga Biga)