Edukira joan

Iñaki Pikabea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Pikabea

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legealdian

1980 - 1984
Bizitza
JaiotzaErrenteria1947ko abuztuaren 5a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta artista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Inguma: inaki-pikabea-torrano-00

Iñaki Pikabea Buruntza, Piti (Errenteria, Gipuzkoa, 1947ko abuztuaren 5a), ETA erakunde armatuko militante ohia da. 1980 eta 1984 urte artean, Euskal legebiltzarkidea izan zen Herri Batasuna alderdiaren bitartez.

1979ko otsailaren 19an atxilotua izan zen ETAko partaide izatea egotzita [1]. Kartzelan zegoela, Eusko Legebiltzarrerako hautatua izan zen Herri Batasuna koalizioaren bidez. Horrela, 1980an parlamentari izendatu zuten lehen hauteskunde autonomikoetan.

1981eko ekainean 33 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kidea izateagatik eta 1977an, Irungo zinegotzi Julio Martinez Ezquerroren hilketan parte-hartzeagatik.

1985eko uztailaren 7an Martuteneko espetxetik ihes egin zuen Joseba Sarrionandia "Sarri"rekin batera. Imanol kantariaren kontzertu bat zela aprobetxatuz, bozgorailu baten barruan ezkutatu ziren kartzelatik ihes egiteko. Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ez zen bidaia luzea izan. Minutu gutxiren buruan furgoneta geratu eta etxe batera sartu ziren. Donostiako Egia auzoan zeuden. Handik Ipar Euskal Herrira eraman zituzten bizpahiru hilabeteren buruan. 1985a ez zen garai xamurra, GAL ere indarrean zelako Ipar Euskal Herrian. Iheslarien kontrako atentatu sorta egin zuten bolada hartan, eta dozenaka hildako eta zauritu eragin zituzten. GALek jarduteko zuen inpunitatea ere bistakoa zen, eta tentuz ibili behar izan zuten. Ipar Euskal Herrian bolada bat egin ostean, itsasoaz bestaldera, Kubaraino joatea erabaki zuen Sarrik, baina Pitik geratzea erabaki zuen. ETAn segitu zuen.[2]

1987ko urrian Frantzian atxilotu zuten eta Espainiara estraditatu zuten bere zigorra bete zezan. 2000. urteko martxoan libre geratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]