Edukira joan

Iñigo Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Martinez

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñigo Martinez Berridi
JaiotzaOndarroa, 1991ko maiatzaren 17a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B2009 / 2011542
Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 201980
Real Sociedad2011 / 201820516
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201110
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 2013150
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012 / 201240
Espainiako futbol selekzio nazionala2013 / 2023211
Athletic2018 / 20231526
Bartzelona Futbol Kluba2023 / 2025480
Al Nassr FC2025 / 00
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia26
5
Lateralitateaezkertia
Pisua78 kilogramo
Altuera1,82 metro

IMDB: nm5308490 Instagram: inigomartinez FIFA: 339904 UEFA: 250040471 Edit the value on Wikidata

Iñigo Martinez Berridi (Ondarroa, Bizkaia, 1991ko maiatzaren 17a) futbolari profesionala da. Ezkertia da, eta erdiko atzelari aritzen da. Gaur egun, Arabiako ligako Al-Nassr taldean jokatzen du.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarrutarra izanda herriko taldean hasi zen futbolean jokatzen, hain zuzen ere Aurrera Kirol Elkartean. Kadetea zenean Realak fitxatu zuen eta bertako harrobian egin zuen ibilbidea.[2]

2009an, Sansera igo zuten, eta 3. mailan jokatu zuen. Taldeak mailaz igotzea lortu zuelarik, 2010ean, estreinakoz jokatu zuen bigarren B mailan, eta taldeko onenetako bat izan zen.[3]

Real Sociedad

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Martinez Berridiren lehen urtea lehenengo mailan. Sasoi hartan egin zuen debuta Philippe Montanier entrenatzailearen eskutik. Entrenatzaile frantziarrak eman zion denboraldiaurrea egiteko aukera eta gerora taldeko hamaikakoan lekua. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta Real Sporting de Gijón-en aurka (Sporting Gijon 1-2 Reala, amaitu zen partida) eta bere lehen gola euskal derbian sartu zuen zelai erditik Athletic Cluben aurka Urriaren 2an Anoetan. Handik gutxira beste gol bat sartu zuen zelai erditik azken minutuan Realari garaipena eman zetzan Betisen aurka. Lehenengo itzulia amaitzerako Iñigo Realaren atzealdeko jaun eta jabe zen, horri ezker lehen taldeko fitxa eskuratu zuen Gabonetan. Denboraldi hura ez zen ondo amaitu Iñigorentzat meniskoa apurtu baitzuen Vallecasen Diego Costarekin tupust eginda. Nahiz eta Iñigok meniskoa hautsi, sasoiz errekuperatu zen Londresko Olinpiar Jokoetarako iristeko.[4][5]

Beste denboraldi arrakastatsu bat izan zen Iñigorentzat. Realak Txapeldunen Ligarako sailkatu zen ligan laugarren postuan geldituta.[6]

UEFAko Txapeldunen Ligako 2013/2014ko denboraldian debuta egin zuen aurreko fasean Olympique Lyonnais kanporatuz. Gero sailkatze taldean FC Xakhtar Donetsk, Manchester United eta Bayer 04 Leverkusen egokitu zitzaion Realari. Kanporatua izan zen Erreala, baina ligan UEFA Europa Leaguerako txartela lortu zuten eta Iñigok 2 gol sartu zituen denboraldi hortan.[7][8]

Ez zuen ondo hasi errealak denboraldia UEFA Europa Leaguetik kanpo gelditu baitzen Krasnodar talde errusiaren aurka. Eta denboraldia ere ez zen izan oso ona hamabigarren bukatuz liga txapelketa.[9]

Bere errendimendu bikainari esker, oraingoan Raúl Navas taldekidearekin erregularra izanik, taldeari UEFA Europa Leaguerako sailkatzea lortu zuen, seigarren postuan amaituz. Denboraldia lesiorik gabekoa izan zen, bi lesio arin baino ez zituelarik.[10][11]

Urriaren 23an, hilabete eta erdi jokatu gabe egon ondoren, zelaira itzuli zen. 2017ko abenduaren 20an, bere hamazazpigarren gola sartu zuen ligan, eta horrela, lehen mailan gol gehien sartu dituen atzelaria bihurtu zen klubean, Kortaborriaren aurretik.[12]

Udan hainbat polemika egon zen FC Bartzelonak eta Athletickek nahi zuetelako. Berak argi utzi zuen urte batzuk atzera ez zuela inoiz Athletickera joango, baina Urtarrilan Bilboko taldera joan zen.[13]

Bere denbora donostiar klubean amaitu zen 238 partida jokatu ondoren, guztiak titular gisa, 18 gol eta 4 txartel gorri.[14]

Athletic Club

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 30ean Athletic Club -ek fitxatu zuen 32 milioi euro ordainduta, klubaren fitxaketarik garestiena bihurtuz.[15] 2023ra arte sinatu zuen 80 milioiko etete klausularekin. Otsailaren 4an egin zuen debuta. Nahiz eta taldeak itxura eskasa eman, Iñigok oso ondo bete zuen Aymeric Laporte -n hutsunea.[16]

Lesio batekin hasi zuen aurredenboraldia eta hasierako partidak galdu zituen. Denboraldi hasiera eskasa euki zuten Eduardo Berizzorenak baina gero Gaizka Garitano jarri zuten agintean. Gaizka Garitanorekin taldeak gorakada izan zuen eta oso garrantzitsua bihurtu zen ia partido guztiak jokatuz. Azken jardunaldian postera jo zuen baloi bat Europa League-ko sailkatzea emango lukeena.[17][18]

Klubeko hirugarren denboraldian, Iñigo titular izaten jarraitu zuen Garitanorekin. Kanpaina horretan, talde zuri-gorriak Errege Kopako finalerako txartela lortu zuen Realaren aurka. Amaiera hori hurrengo urtera atzeratu zen koronabirusaren pandemiagatik. Berdeguneetara itzuli ondoren, 2020ko ekainaren 20an, zuri-gorrien lehen gola lortu zuen Real Betisen aurka (1-0), San Mamesen, takoizko erremate batekin.[19]

2021eko urtarrilaren 17an profesional mailako lehen titulua irabazi zuen F. C. Bartzelona mendean hartuta Espainiako Superkopako finalean. Otsailaren 11n berdinketaren gola sartu zuen Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan Levante U. D. (1-1). Apirilean ezin izan zuen Errege Kopako bi finaletako bat ere irabazi, bi aste eskasetan galdu zituen Realaren eta FC Bartzelonaren aurka. Apirilaren 25ean, bigarren finala galdu ondorengo lehen norgehiagokan, garaipenaren gola sartu zuen Atletico Madrilen aurka (2-1). [20]

2021eko abuztuaren 21ean denboraldiko lehen gola sartu zuen talde zuri-gorriarentzat F. C. Bartzelonaren aurka (1-1).[21] Hilabete geroago denboraldiko bere bigarrena lortu zuen etxetik kanpo Valentzia C. F. taldearen aurka lortutako berdinketan. (1-1). 2022ko urtarrilaren 20an berriro sartu zuen garaipena, FC Bartzelonaren aurka (3-2), Errege Kopako final-laurdenetan. Otsailaren 7an garaipenaren gola lortu zuen RCD Espanyolen aurka (2-1).[22]

2023ko martxoaren 17an, José Zorrilla futbol-zelaian, Real Valladoliden aurka (1-3), gola sartu zuen zuzenean.[23] Ekainaren 6an, talde zuri-gorriak jakinarazi zuen ez zuela akordiorik lortu erdiko atzelari bizkaitarraren kontratua berritzeko, ez baitzuen denboraldi erdian baino gehiagotan jokatu, giharretako zenbait eragozpen argudiatuz. Iragarki hori polemikoa izan zen, jokalariak eskaintzarik jaso ez zuelako.[24][25]

FC Bartzelona

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailaren 5ean ofizial egin zen F. C. Barcelonak fitxatu zuela Athletic Clubetik libre iritsi eta kontratua berritu gabe bi denboraldiko kontratu batekin. Izan ere denboraldi honetan hainbat lesio izan zituen eta minutu gutxi.[26]

Lesioek murriztutako lehen denboraldia izan arren, Hansi Flickek 2024an iritsi zenean izan zuen konfiantzari esker, denboraldi honeran Iñigo funtsezko pieza bihurtu zen errudunen defentsaren ardatzean, harrobiko eta nazioarteko Pau Cubarsirekin batera.

2025eko martxoaren 13an, 2026ra arte berritu zuen kontratua, bere aurreko kontratuaren klausula bati esker. Klausula horrek klubeko partida guztien % 60 baino gehiago jokatuz gero kontratua luzatzea ahalbidetzen zion, eta helburu hori aise lortu zuen.[27]

Iñigo 2015ean

Berritutako kontratua izen arren, abuztuaren 9an Al-Nassr Arabiar taldearen ikaragarrizko kontratua onartu zuen 8 milioi euroko fitxaketa batengatik.[28] Bizitzan behin bakarrik gertatzen den aukera zela esan zuen Ondarruko atzelariak. Abuztuaren 10ean egin zuen debuta Cristiano Ronaldoren taldearekin UD Almerian aurkako lagunarteko bateko porrotean (3-2).[29]

Euskal Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigok 2011ko abenduan, Iribar eta Etxarri-ren eskutik egin zuen debuta Euskal Herriko futbol selekzioarekin. Orduz geroztik ia beti izan da hautatua. Tunisiaren aurka egin zuen debuta eta Bolivia, Peru, Katalunia, Venezuela eta Panamaren aurka ere jokatu du euskal selekzioarekin. Azken partida honetan Javier Clemente izan zen hautatzailea.[30][31]

Espainiako Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kategoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko apirilean egin zuen debuta sub-20 selekzioarekin Italiaren aurka eta partida bakarra jokatu zuen.

Sub-21 arekin 15 partida jokatu zituen 2011 eta 2013 bitartean. 2013an jokatu zen Eurokopa sub 21ean garaile atera ziren italia garaituz. Txapelketa hortan Iñigok 5 partida jokatu zituen.[32]

Selekzio Absolutua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an egin zuen debuta Vicente Del Bosqueren eskutik Ekuadorren aurka.[33] Denboraldi hortan berriz ere Guinea Ekuatorialen aurka jokatu zuen hasierako hamaikakoan. Iñigo ez zen deitua izan berriro Julen Lopetegi heldu arte eta partida ofizialean egin zuen debuta Albaniaren aurka 0-2 irabazita. 2018an Luis Enriqueren eskutik Ingalaterra eta Kroaziaren aurka jokatzeko hautatu zuten UEFA nazioen ligarako.[34]

2022ko ekainaren 5ean bere lehen gola sartu zuen Espainiako selekzioarekin, Marco Asensioren erdiraketa buruz errematatuta, langan jo eta ate barruan errebotatu baitzuen, horrela Txekiar Errepublikaren aurkako berdinketa lortuz 2022-23ko UEFAko Nazioen Ligako partida batean.[35]

Klub Profesionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko ekainaren 29an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 2009/10 23 1 - - - - - - - - 23 1
2.B 2010/11 25 1 - - - - - - - - 25 1
Denera482--------482
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2011/12 26 3 2 0 - - - - - - 26 3
1. 2012/13 34 4 1 0 - - - - - - 34 4
1. 2013/14 35 2 6 0 7 0 - - - - 48 2
1. 2014/15 34 3 3 0 - - 4 0 - - 41 3
1. 2015/16 30 1 1 0 - - - - - - 31 1
1. 2016/17 34 3 6 1 - - - - - - 40 4
1. 2017/18 12 1 1 0 - - 3 0 - - 16 1
Denera205172017070--23818
Athletic
Euskal Herria
1. 2017/18 16 0 - - - - - - - - 16 0
1. 2018/19 33 0 2 0 - - - - - - 35 0
1. 2019/20 33 1 7 0 - - - - - - 40 1
1. 2020/21 28 1 4 1 - - - - 2 0 34 2
1. 2021/22 27 3 5 1 - - - - - - 2 0 34 4
1. 2022/23 15 1 3 0 - - - - - - - - 18 1
Denera1526212------401778
Barça
Katalunia
1. 2023/24 20 0 1 0 4 0 - - - - 0 0 25 0
1. 2024/25 28 0 5 1 11 2 - - - - 2 0 46 3
Denera48061152----20713
Al Nassr
Saudi Arabia
1. 2025/26 - - - - - - - - - - - - - -
Denera--------------
Ibilbide osoan4632547422270--6054531

Errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekonozimendua Urtea
Fútbol Drafteko Once de Oron aukeratua. 2012

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Iñigo Martínez, Iñigo Martínez Berridi - Futbolista | BDFutbol» www.bdfutbol.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) «La Real abonará 600.000 euros al Aurrera por la salida de Iñigo» Real Sociedad - Diario Vasco 2018-02-07 (kontsulta data: 2026-02-14).
  3. diariovasco.com. «Zubieta garantiza un futuro prometedor - Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.» real-sociedad.diariovasco.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  4. diariovasco.com. «Real Sociedad | Iñigo Martinez | Iñigo Martinez sera titular con Montanier en la Real Sociedad» real-sociedad.diariovasco.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  5. (Ingelesez) S.L., Diarioas AS. Íñigo Martínez se rompe el menisco y será baja 5 meses. (kontsulta data: 2026-02-14).
  6. (Gaztelaniaz) MENA, FRAN; Mena, Fran. (2013-06-01). «La Real Sociedad, en la Champions y el Celta, salvado» RTVE.es (kontsulta data: 2026-02-14).
  7. (Gaztelaniaz) HERAS, RUBÉN; Heras, Rubén. (2013-08-28). «La Real Sociedad, de cabeza al bombo de la Champions League» RTVE.es (kontsulta data: 2026-02-14).
  8. (Gaztelaniaz) EFE, RTVE es /. (2014-05-18). «El Villarreal asalta Anoeta y la sexta plaza» RTVE.es (kontsulta data: 2026-02-14).
  9. «Getafe vs Real Sociedad: resumen, goles y resultado» MARCA.com 2015-03-15 (kontsulta data: 2026-02-14).
  10. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2016-04-30). «Iñigo Martínez dice adiós a la temporada» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-02-14).
  11. (Gaztelaniaz) «Una liga sin Iñigo. Noticias de Gipuzkoa» www.noticiasdegipuzkoa.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  12. (Gaztelaniaz) 5Comentar. (2017-12-24). «Real Sociedad: Doble estreno de Iñigo Martínez» Marca.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  13. (Gaztelaniaz) «Iñigo Martínez, en 2014: "¿El Athletic? Nunca me iría al otro bando"» LaSexta 2018-01-30 (kontsulta data: 2026-02-14).
  14. (Gaztelaniaz) comentariosComentar, In English 341. (2018-01-29). «Athletic: ¡Bombazo! Iñigo Martínez fichará por el Athletic» Marca.com (kontsulta data: 2026-02-14).
  15. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2018-01-31). «El Athletic paga la cláusula de 32 millones de euros de Iñigo Martínez» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-02-14).
  16. (Gaztelaniaz) «Iñigo Martínez sigue la estela de Loren o Joseba Etxeberria» Mundo Deportivo 2018-01-30 (kontsulta data: 2026-02-14).
  17. (Gaztelaniaz) «Athletic | El gol le da la espalda a Iñigo Martínez» Mundo Deportivo 2019-05-19 (kontsulta data: 2026-02-14).
  18. (Gaztelaniaz) «Athletic | Iñigo Martínez es uno de los centrales del momento en la Liga» Mundo Deportivo 2019-02-22 (kontsulta data: 2026-02-14).
  19. (Gaztelaniaz) «Iñigo Martínez se estrena con un gol que puede costar el puesto a Rubi» Mundo Deportivo 2020-06-20 (kontsulta data: 2026-02-14).
  20. (Gaztelaniaz) Rivas, Jon. (2021-04-16). «Las revanchas pendientes de Iñigo Martínez» El País (kontsulta data: 2026-02-14).
  21. (Gaztelaniaz) «1-1 | Iñigo Martínez y Memphis firman las tablas en San Mamés entre Barça y Athetic» La Voz de Galicia 2021-08-21 (kontsulta data: 2026-02-14).
  22. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2022-02-07). «San Mamés es el paraíso» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-14).
  23. (Gaztelaniaz) Beltrán, Javier R.. (2023-03-20). «Iñigo Martínez marcaba en Pucela 405 días después» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-14).
  24. (Gaztelaniaz) «Guerra de comunicados entre Iñigo Martínez y el Athletic» MARCA 2023-06-06 (kontsulta data: 2026-02-14).
  25. (Gaztelaniaz) «Uriarte, sobre Iñigo Martínez: "Ha quedado claro quién quería que el jugador continuara y quién se quería marchar"» MARCA 2023-06-09 (kontsulta data: 2026-02-14).
  26. (Gaztelaniaz) «El Barça anuncia el fichaje de Iñigo Martínez» Mundo Deportivo 2023-07-05 (kontsulta data: 2026-02-14).
  27. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2025-03-13). «Iñigo Martínez renueva por una temporada con el Barça» El Periódico (kontsulta data: 2026-02-14).
  28. (Gaztelaniaz) Olmedo, Álvaro. (2025-08-10). «Al Nassr 'presenta' a Iñigo Martínez como agente libre... ¡en el avión!» MARCA (kontsulta data: 2026-02-14).
  29. (Gaztelaniaz) Gomez, Victor. «Íñigo Martínez debuta con el Al Nassr» MARCA (kontsulta data: 2026-02-14).
  30. (Gaztelaniaz) «Iñigo Martínez, titular con Euskadi en el amistoso ante Venezuela» Diario AS 2018-10-12 (kontsulta data: 2026-02-14).
  31. «Túnez vence a Euskadi y San Mamés vuelve a pitar a Xabi Alonso» e01-marca.uecdn.es (kontsulta data: 2026-02-14).
  32. (Gaztelaniaz) Moñino, Ladislao J.. (2013-06-18). «Los niños perpetúan la hegemonía» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2026-02-14).
  33. (Gaztelaniaz) EFE. (2013-08-14). «Debutaron con la Selección Tello, Íñigo Martínez y Koke» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-14).
  34. (Gaztelaniaz) ALAVA, IKER. (2018-08-31). «Iñigo Martínez, en la primera lista de Luis Enrique» El Correo (kontsulta data: 2026-02-14).
  35. (Gaztelaniaz) «Asensio sube a la red de Luis Enrique» MARCA 2022-06-05 (kontsulta data: 2026-02-14).