I.Q. (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
I.Q.
Datuak
Jatorrizko izenburua I.Q.
Izenburua euskaraz I.Q.
Urtea 1994
Estreinaldia 1994ko abenduaren 25a
Generoa komedia, amodioa
Herrialdea  AEB
Iraupena 95 minutu
Aurrekontua 25 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Fred Schepisi
Ekoizleak
Fred Schepisi
Carol Baum
Scott Rudin
Neil A. Machlis
Gidoilariak
Andy Breckman
Aktoreak
Meg Ryan
Tim Robbins
Walter Matthau
Charles Durning
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Ian Baker
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
alemana
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

I.Q. 1994ko Fred Schepisi australiar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako amodiozko komedia film bat da. Meg Ryan, Tim Robbins, Walter Matthau eta Charles Durning aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ed Waters (Tim Robbins) izaera jatorreko auto mekanikaria Catherine Boyd (Meg Ryan) neska gazte eder eta buruargiaz maitemindu da, Princenton Unibertsitatean matematika doktoretza lortzeko hautagaia izatez gain, Albert Einstein (Walter Matthau) zientzialari ospetsuaren hiloba dena; baina arazo bat du, neskak jada senargaia baduela: James Moreland (Stephen Fry), psikologia esperimentaleko irakasle erretxin eta harroputza. Baina Ed Albert Einsteinen gogoko izan, eta honek bere beste zientzialari eta adiskide bihurriekin batera, Nathan Liebknecht, Kurt Gödel eta Boris Podolsky (Joseph Maher, Lou Jacobi eta Gene Saks), Edek Catherine maitemintzeko egitasmo bati prestatuko dute, bide batez, Catherini bizitzan adimenaz gain maitasuna ere oso garrantzitsua dela erakutsiz.

Aktoreak

Kanpo loturak