IEEE 802.11

Wikipedia, Entziklopedia askea

IEEE 802.11 haririk gabeko sare lokaletarako (ingelesezko siglekin ere ezaguna: WLAN) estandar multzoa da. Estandar multzo honek erabiltzen dituen frekuentziak ondorengo hauek dira: 5GHz eta 2,4GHz. Estandar talde hau izendatzeko 802.11x izena ere erabiltzen da. Wi-Fi izena ere erabiltzen da estandar hauek betetzen dituzten sareak izendateko.

WiFi sareak estaldura txikiko sareak dira, hau da, sarean dauden gailuak eraikin berean daude. Estaldura eragile askoren araberakoa da baina normalean 100 metrokoa izaten da, nahiz eta, 600 metrokoa ere izan daiteke (egoera atmosferikoa egokia denean eta hormak eta bestelako oztoporik ez badago).

Sare mota hau asko erabiltzen da etxeetan (adibidez, egongela dagoen ordenagailu bat beste gela batean dagoen batekin konektatzeko), baita enpresa txiki batzuetan (enpresa kableatu nahi ez dutenak), aireportuetan, liburutegietan eta abarretan (horrela edozein pertsonak aukera dauka bere eskuko ordenagailua, PDA gailua, eskuko telefonoa eta abar Internetekin konektatzeko).

WiFi sistema estandarra da, bere izen teknikoa IEEE 802.11 da. Denboran zehar, estandar horren bertsio ezberdinak sortu dira. Hona hemen gaur egun daudenak eta bere ezaugarriak:

IEEE 802.11 bertsioen izenak Abiadura (gehienezkoa) Estaldura

(gutxi gorabehera)

(barruan / kanpoan)

Bateragarritasuna
IEEE 802.11a WiFi a 54 Mbps 15 m / 30 m Bateraezina besteekiko
IEEE 802.11b WiFi b 11 Mbps 45 m / 90 m Bateragarria g, n eta ac-arekin
IEEE 802.11g WiFi g 54 Mbps 45 m / 90 m Bateragarria b, n eta ac-arekin
IEEE 802.11n WiFi n 600 Mbps (1) 91 m / 182 m Bateragarria b, g eta ac-arekin
IEEE 802.11ac WiFi ac 867 Mbps (2) ?? m / ?? m Bateragarria b, g eta n-arekin

(1) WiFi n kasuan lau abiadura aurki ditzakegu: 150 Mbps, 300 Mbps, 450 Mbps edo 600 Mbps. (2) WiFi ac kasuan, abiadura asko aurki ditzakegu, baina gutxieneko abiadura 867 Mbps-koa da.

Kable gabeko sistemek, lehen aipatu dugunez, antena bat dute. Antenak dira, uhinak erabiliz, datuak bidaltzen eta jasotzen dituztenak. Antenaren arabera, seinaleak bide luzeagoak edo motzagoak ibili ditzakete. Orokorrean bi antena-mota daude: Norabide bakarrekoa eta norabide orotakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]