III. Internazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Communist star with golden border and red rims.svg
Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista nabarmenak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista


III. Internazionala, Komintern (errusieraz Коминтерн) edo Internazional Komunista (Коммунистичекий Интернационал) bezala ere ezagutua, 1919an Leninek eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak sortutako nazioarteko erakunde komunista izan zen. Bere helburua ondokoa zen: Bitarteko guztiekin, borroka armatua barne, nazioarteko burgesia gainditu eta nazioarte mailako errepublika sobietar bat sortzea, Estatuaren erabateko deuseztapenerako trantsiziozko urrats bezala.

Komintern-ek II. Internazionalaren banaketa suposatu zuen, Bigarren Mundu Gerraren aurrean komunistek hartu beharreko jarrela zela eta.

III Internazionalak zazpi Mundu Kongresu burutu zituen, lehena 1919ko martxoan eta 1935ean azkena. Behin Stalinek Sobietar Batasunako boterea eskuratu ondoren, sobietarren kanpo politikarako tresna bilakatu zen. Stalinek berak disolbatu zuen 1943. urtean.

Internazionalaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazional Komunista 7 kongresu mundialetan ospatu zen. Hasiera batean urtero ospatzea adostu zuten arren, denborarekin gutxiagotan egiten zituzten.

I. Kongresu Mundialetik IV. nera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenin oharrak hartzen Internazional Komunistako III. Kongresuan, 1921.

Internazional Komunistaren I. Kongresu Mundiala Petrogradon izan zen, 1919ko martxoaren 2tik 6ra. Kongresu honetan "demokrazia burgesa eta proletarioen diktadura" gaia jorratu zen eta sovieten sistema zabaltzeko beharra. Horrez gain, Grigori Zinoviev izendatu zuten Internazional Komunistako Komite Ejekutiboko presidente.

Honako alderdi hauei egin zitzaien kongresura joateko gonbidapena:

  •  Alemaniaː Alemaniako Alderdi Komunista
  •  SESB: Errusiako Alderdi Komunista
  •  Austriaː Austriako Alderdi Komunista
  •  Hungaria: Hungariako Alderdi Komunista
  •  Finlandia: Finlandiako Alderdi Komunista
  •  Polonia: Poloniako Alderdi Komunista
  •  Estonia: Estoniako Alderdi Komunista
  •  Letonia: Letoniako Alderdi Komunista
  •  Lituania: Lituaniako Alderdi Komunista
  •  Bielorrusia: Bielorrusiako Alderdi Komunista
  •  Ukraina: Ukrainako Alderdi Komunista
  •  Txekia: Txekiar Alderdi Komunistako sektore iraultzaileak
  •  Bulgaria: Bulgariako Alderdi Komunista
  •  Errumania: Errumaniako Alderdi Sozialdemokrata
  •  Serbia: Serbako Alderdi Sozialdemokratako ezkerraldea
  •  Suedia: Ezkerraldeko Alderdi Sozialdemokratikoa
  •  Norvegia: Langile Alderdi Norvergiarra
  •  Danimarka: Klassekampen taldea
  •  Herbehereak: Herbehereetako Alderdi Komunista
  •  Belgika: Belgikako Langile Alderdiko sektore iraultzaileak (1921ean Belgikako Alderdi Komunista bihurtuko zirenak)
  •  Frantzia: Frantziako Langileen Internazionala (1920an Frantziako Alderdi Komunista osatuko zutenak)
  •  Suitza: Sutzako Alderdi Sozialistako sektore iraultzaileak (Suitzako Alderdi Komunista eratuko zutenak)
  •  Italia: Italiako Alderdi Sozialista, Italiako Alderdi Komunista
  •  Espainia: PSOEko sektore iraultzaileak (PCE sortuko zutenak, 1921ean)
  •  Portugal: Talde iraultzaile marxistak (Portugalgo Alderdi Komunista sortuko zutenak, 1921ean)
  •  Erresuma Batua: Britainiako Alderdi Sozialista
  •  Erresuma Batua: Erresuma Batuko Langile Alderdia
  •  Erresuma Batua  Irlanda: Langile erakundeetako sektore iraultzaileak
  •  Erresuma Batua: Britainiar sindikalismoko sektore iraultzaileak
  •  Australia: Australiako Industrial Workers of the World sindikatua
  • II. Kongresuan parte hartu zuten liderren argazkia. Bertan onartu zituzten Internazionalera sartzeko baldintzak.
     Japonia: Tokio eta Yokohamako talde sozialistak (Japoniako Alderdi Komunista osatuko zutenak)

Talde hauetatik honakoak joan zirenː Errusia, Alemania, Austria, Hungaria, Polonia, Finlandia, Ukraina, Letonia, Lituania, Bielorrusia, Estonia, Armenia eta Volga inguruko Alderdi Komunistak; Suediako Ezker Alderdi Sozialdemokrata, Zimmerwaldeko Konferentziako ordezkariak, talde komunista txekiar, bulgariar, jugoslaviar, britainiat, frantses eta suitzarrak; Herbehereetako sozialdemokratak, Amerikako Langile Alderdi Sozialista, Estatu Batuetako Propaganda Sozialistaren Liga, Txinako Langileen Alderdi Sozialista, Koreako Langileen Batasuna eta Turkia, Georgia, Azerbaiyan, Persia eta Turkestango sobietar zatiak.

Horrez gain, Norvegiako Langile Alderdia era batu zen (1923an atera zen arren). Italiako Alderdi Sozialistak sartu nahi ez izateak, 1921ean Italiako Alderdi Komunista eratzea eragin zuen.

Hirugarren Internazionalean sartzeko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"(...) 15. puntua: Internazional Komunistan sartu nahi duten alderdietako bakoitzak Sobietar Errepublika bakoitzari baldintzarik gabe lagundu beharra dauka iraultzaren kontrako borrokan.

18. puntua: Internazional Komunistan sartu nahi duten alderdietako bakoitzak izen hau izan beharko du: halako herriko Alderdi Komunista (Hirugarren Internazionalistako atala). Izenarena ez da arazo formala bakarrik, garrantzi politiko handikoa baino. Internazional Komunistak gerra irmoa deklaratu dio mundu burges osoari eta sasi alderdi sozialdemokrata guztiei (...)."

Internazional Komunistaren abolizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, SESBk Hirugarren Reichak inbaditu zituen herrialdeetako alderdi komunista askorekin zeukan harremana galtzea eragin zuen. SESB Hirugarren Reichak inbaditu zuenean, 1941eko ekainean, erregimen sobietarra Britainia Handiaren aliatu bihurtu zen eta 1941eko abendutik aurrera baita ere Estatu Batuena.

Egoera berriaren aurrean (SESB eta bi potentzia kapitalisten arteko itun antifaxista), 1943ko maiatzaren 15ean, Teherango Konferentzia ospatu aurretik, Internazional Komunistako Komite Ejekutioak, Internazional Komunistarekin amaitzea erabaki zuen, herrialde kapitalisten errezeloak ekiditeko. Ordurako ordea, Internazional Komunistak hasieran zeukan garrantzi politikoaren zati handi bat galduta zeukan.

1947an, Stalinen eskariagatik, Kominform sortu zen (Informazio Komunistaren Bulegoa) Internazional Komunista ordezkatzeko. Honek Bulgaria, Txekoslovakia, Frantzia, Hungaria, Italia, Polonia, SESB eta Jugoslaviako alderdi komunistak batzen zituen, herrialde ororen estrategiak koordinatzeko helburuarekin.

Erakunde hau 1956ko apirilean banatu zen, XX. Kongresuan emandako desestalinizazioaren ondoren.

Jugoslavia eta sobietarren arteko harremana apurtzearen eta Txinarekin izandako gatazka ideologikoen ondorioz, 1960tik aurrera, alderdi komunisten arteko koordinazio bat izatea ez zela beharrezkoa erabaki zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: III. Internazionala Aldatu lotura Wikidatan


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.