III. mendeko krisialdia
| III. mendeko krisialdia | |
|---|---|
| Mota | krisi garai historikoa |
| Denbora-tarte | 235 - 284 |
| Data | III. mendea |
| Garaia | Erromatar Goi Inperioa |
| Kokaleku | Erromatar Inperioa |
| Herrialdea | Antzinako Erroma |
| Honen ondorioa | Erromatar Inperioa |
III. mendeko krisialdia 235 eta 284 bitarteko gerra zibileko (anarkia militarraren garaia barne) eta kaos ekonomikoko egoerari ematen zaion izena da. Krisiak instituzioetan, gizartean eta ekonomian aldaketa sakonak eragin zituen. Hori dela eta, batzuen ustez Antzinatea eta Erdi Aroa bereizten duen epea da III. mendeko krisi hau.
50 urte horietan hiru krisi pairatu zituen Inperioak: gerra zibilak, kanpoko inbasioak eta hiperinflazioa. Inperioko bideragarritasunak etorkizun latzena zuenean, Dioklezianoren erreformek (Inperioa bitan banatzea besteak beste) berpiztu egin zuten. Horrela, Inperioa Dominatu izeneko epean sartu zen. Hurrengoak Tetrarkia eta Behe Inperioa izan ziren.
III. mendeko krisialdian, Erromak 20 edo 25 enperadore inguru izan zituen. Zehatz esatea ez da erraza, aldi berean titulua askok aldarrikatu zutelako. Gehienak jeneralak ziren. Inperioko zati baten gaineko boterea lortzen zuten berehala bataila batean galtzeko. 2 edo 3 urtez gobernatu zuten batez beste.
Oro har, inperio izaeraren deuseztapena eta funtzio galera gertatzen da, espazioak artikulatzeko gaitasuna galtzen da. Bizitza hirietatik landa guneetara aldatzen da, mendebaldean batez ere, eta harreman publikoak ahultzen dira pribatuak indartuz. Apika, kristautasuna nagusitzen da eta tropen fideltasunari eusteko ahalmen ekonomikoa galtzen da.
Aldaketa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seberotarren ‘’Monarkia militarretik" (193-235) Maximo eta ondorengoen ‘’anarkia militarrera (235-305).
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armadak Senatua ordezkatzen du sarritan enperadoreen hautaketetan (militar eta usurpatzaileen txandatze nabarmena). Fronte militarretan (inperioaren mugetan) lortutako garaipenak boterean ezartzeko sarbide edo bide nagusia bilakatzen da. Armadako koadroen errefortzua: kide edo talde espezializatuak eta estatuko gastuak nabarmen igotzen dira. Enperadore militarrak,soldaduek hautatuak izaten dira, baina gutxi iraupena boterean.
Inperioa eta probintzietako administrazioaren erreforma/aldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekiteen (ordo equester) promozio edo igoera, senatuaren eragina progresiboki ordezkatuz. Legionarioen ‘soldata’ igoera. Barne administrazioan ere bilakara egon zen eta maila baxuko burokratek Estatuko goi-kargu eta magistratu izatera iritsi ziren.
Monetan balio-gutxitze eta zerga politika (krisi ekonomikoa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilarrezko txanpona zen denarioa bortizki galdu zuen balioa (-%95) eta tipo monetario berriak ezarri ziren, molde eta erabilera laburrekoak. Horren ondorioz, prezioak nahitaez igo ziren, baina langileen soldatak berdin mantendu zirenez, erosteko ahalmena galdu zuten herritarrek. Zerga berriak eta klase ertainei bideratutako presio fiskala areagotu zen.
Erlijioa: kristautasunaren ezarpen eta nagusitze progresiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prozesu motela izan zen, baina atzeraezina. Ekialdeko kultuen adopzioa erromatar aurretiko mendeetan ohikoa izan zen Erroman (Mitra, Serapis, Isis, Atis, Kibele). III. mendea: politeismo tradizionalak monoteismoari uzten dio lekua (Jainko goren bat gailurrean oraindik pluralista den kultu edo sinismen sistema batean). Hasiera, Kristautasunak talka egin zuen botere politikoarekin, batez ere kristauek ez zutelako enperadorearen gurtzan parte hartu nahi. III.mendearen erdialdean kristauak jazarri zituen Inperioak, baina 260. urtean tendentzia aldatzen da, Galienok kultu askatasuna ezartzen duenean.
Fronteak, gudu fronteak eta politika belikoa.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperioaren botereak atzera egin zuen. Ekialdean (ca. 235), Partiar inperioa, bere etsai indartsua zen, baina bertan ere aldaketak egon ziren. Artsazestar dinastia partiarra erori eta pertsiarrek ziren sasandarrek eskuratu zuten inperioaren gidaritza. Mendebaldeko mugetan ez zegoen etsai indartsu bakarrak, hainbat herri barbaro baizik, eta soldaduek Danubioko eta Germaniako limesetan haiengandik defendatzen dute inperioa. Geldialdiak adostu egiten dira herri horiekin bake akordioen (foedus=bake akordioa) bidez.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Behe inperioa → Mundu erromatarraren desagerpena mendebaldean» Apunte bankua. Gasteiz. Historia (Unibertsitateko Indar Batasuna).